2018-11-28 16:02

  • Erakunde anarkosindikalistak bat egin du La Naval itxieraren aurkako manifestazioarekin.
  • "Eskaintzen diguten etorkizuna ezin daiteke desindustrializazioaren eskutik etorri, etorkizunaren aldeko borroka bat da", esan du CNTk.
Larunbat honetan, abenduak 1, La Navaleko langileek manifestazioa egingo dute, Bilbon. "Langileek ontziola salbatzea posiblea dela diote", esan dute manifestazioa babesten duten hainbat gizarte eragilek, zeinean artean CNT aurkitzen den. "Itxieraren eragina ez da soilik ontzional nabarituko; azpikontratek eta familia ugari ere pairatuko dute, Ezkerralde osoan izango du eragin negatiboa", antolatzaileek azpimarratu nahi dute.
Manifestazioa arratsaldeko 18:00etan Bilboko Jesusen Bihotzeko plazatik irtengo da.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bartzelonan, 1910an, ideia sozialdemokratekin loturik ez zeuden langile-elkarteek sortua, CNTk anarkosindikalismoaren oinarriei irmo eusten die eta, estatuan, Lehenengo Internazionalaren izaeraren oinordeko bakarra da. CNT, gaur egun norabide politikoen menpekotasunik gabe mantentzen den sindikatua da; erabakiak hartzen dituztenak, afiliatuak dira eta ez sindikalismoaren profesionalak, Estatuaren eta patronalaren finantziaziorik gabe bere independentzia ekonomia gordetzeko, eta negoziazioak bitartekoen eskuetan uzten ez dituena.