2018-11-22 07:28

  • CNT sindikatuak Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitutako manifestazioetan parte hartzeko deia egin du.
  • "Bilbo, Baiona, Iruñea... herri guztietan (in)justizia patriarkalen aurka gaudela adieraz dezagun", esan du erakunde anarkosindikalistak.
Urtero bezala, Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna heldu da. "Biolentzia patriarkal hau gero eta ageriagoa da; baita ere lantokietan", azpimarrau du CNTk. "Langileen kontzientzia gero eta handiagoa da eta biolentzia diren kasuak gero eta ageriago daude", erakunde sindikalaren iritziz: jazarpena, behin behinekotasuna, lan kontratu prekarioak, soldata arrakalak... 
"Kalera ateratzeko arrazoiak hamaika dira", CNTren iritziz, horregatik "mugimendu feministak deitutako manifestazioetan parte hartzeko deia egiten dugu". Igandean, eguerdiko 12:00etan Iruñea eta Baionan hasiko dira; Donostian eta Bilbon 12:30etan; Gasteizen, aldiz, 13:00etan.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bartzelonan, 1910an, ideia sozialdemokratekin loturik ez zeuden langile-elkarteek sortua, CNTk anarkosindikalismoaren oinarriei irmo eusten die eta, estatuan, Lehenengo Internazionalaren izaeraren oinordeko bakarra da. CNT, gaur egun norabide politikoen menpekotasunik gabe mantentzen den sindikatua da; erabakiak hartzen dituztenak, afiliatuak dira eta ez sindikalismoaren profesionalak, Estatuaren eta patronalaren finantziaziorik gabe bere independentzia ekonomia gordetzeko, eta negoziazioak bitartekoen eskuetan uzten ez dituena.