2020-11-27 15:51

 

2020/11/23

 

Azaroaren 18ko EHAAn argitaratu da ostalaritzara bideratutako laguntzen deialdia.

Diru laguntza hauek autonomoek, mikroenpresek eta enpresa txikiek eska ditzakete, beti ere, azaroaren 6ko 38/2020 Dekretuaz, Eusko Jaurlaritzaren aginduaz ixtera edo jarduera murriztera behartuta egon badira.

 

 

Zenbatekoak

 

Jasoko diren zenbatekoak langile kopuruaren araberakoak izango dira. Langile kopurua zenbatzeko, establezimenduan aritzen diren langile guztiak hartuko dira aintzat, izan autonomoak, izan soldatapekoak, 2020ko urriaren 25ean alta egoeran zeudenak, hain zuzen.

  • 1-3 langile arteko establezimenduak: 3.000 euro
  • 4-10 langile arteko establezimenduak: 3.500 euro
  • 10 langiletik gorako establezimenduak: 4.000 euro

Eskaera egiten denetik, administrazioak hiru hilabete dauzka erantzuna emateko. Ordainketa bakarra izango da.

 

 

Bete beharreko baldintzak:

 

— Ohikoa den bezala, Ogasuneko eta Gizarte Segurantzako ordainketetan egunean egon behar zara.

— Alarma egoera bitartean, ostalaritzaren jarduera mugatu dituzten neurriak altxatzen direnean, lau hilabete gehiagoz jarraitu beharko duzu altan eta jardueran. Hau da, ezin izango duzu hurrengo lau hilabeteetan jarduera utzi.

 

 

Eskaera

 

Lokal edo establezimendu bakoitzeko eskaera bat egin beharko da. Hau da, zenbat lokal, hainbat eskaera.

 

  • Eskaera epea

Azaroaren 19tik abenduaren 10era arte

 

  • Dokumentazioa

Ez da beharrezkoa izango dokumentazioa atxikitzea. Honela, eskabidearekin batera, erantzukizunpeko adierazpen bat egitea nahikoa izango da eta bertan eskatzen dizkiguten datu guztiak administrazioak egiaztatuko ditu bere kabuz.

Administrazioak diru-laguntza kontu korrontean ordaindu ahal izateko, hirugarrenen erregistroan egon behar zara izena emanda. Hau kontu oso erraza da: administrazioari zure banku datuak ematea baino ez da.

Hirugarrenen alta inoiz bete eta eman baduzu, ez da beharrezkoa berriro egitea. Bakarrik egin beharko duzu lehenengo aldiz bada edo datuak aldatu nahi badituzu. Online egin daiteke, izapidearen orrialdetik bertatik. Eskaera aurrez aurre aurkeztu behar baduzu, HEMEN daukazu bete eta atxiki beharreko dokumentua.

 

  • Eskaera online

Izapidearen orrialdetik bertatik egin daiteke.

Gogoratu identifikazio digitalerako moduren bat izan behar duzula, NAN elektronikoa, ziurtagiri digitala edota B@kq.

B@kq identifikazio sistemaren inguruko guztiak hurrengo artikuluan dauzkazu zehaztuta:

  • Eskaera aurrez aurre

Eskaera egiten duena pertsona fisikoa bada, hau da, ez bazara enpresa, baizik eta autonomoa, aurrez aurre egin zenezake (enpresen kasuan derrigorrez egin behar da telematikoki).

Aurrez aurre egin arren, formularioa online bete eta inprimaturik eraman behar duzu. HELBIDE HONETATIK egin dezakezu.

Toki bitan aurkeztu ahal da:

  • Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren herrialdeko bulegoetan

Easo 10, Donostia
General Concha 23, Bilbo
Samaniego 2, Gasteiz

  • Zuzenean herritarrentzako arreta bulegoetan

Kale Nagusia, 85, Bilbo
Andia, 13, Donostia
Ramiro de Maeztu, 10 behea, Gasteiz

Aldez aurretiko hitzordua eskatu behar da. HEMENDIK egin zenezake.

 

 

Azken albiste, abisu eta eguneraketak mugikorrean jaso ahal dituzu zuzenean!

Harpidetu gure telegram kanalera eta izan Bizilankidea!

 

https://t.me/BizilanEus

 

Jatorrizko artikulua HEMEN

Informazio praktikoa eta aholkuak langileria osoarentzat, lanean egon ala ez, inoren kontura edo norberaren kontura eta, batez ere, prekarioen eta isolatuen dauden langileei begira. Gure eskubideak ezagutzea lehen pausoa da defendatu ahal izateko. TELEGRAM KANALA: https://t.me/BizilanEus