2020-05-04 18:39

Aparteko subsidio hau martxoaren 31an onartu arren (11/2020 Dekretua), gaur, maiatzaren 4ra arte ez da SEPEn tramitatzeko irizpiderik ezarri (apirilaren 30eko ebazpena, maiatzaren 4ko BOEn argitaratua).

Gure sarrera informazio berri honekin eguneratu, eskaeraren prozedura azaldu eta beharrezkoa den dokumentazioa ere gehitu dugu.

Adi! Eskaerak egiteko epea bihar, maiatzaren 5ean, hasiko da

Subsidio honen inguruko informazio guztia jatorrizko albiste HONETAN topatuko duzue

Informazio praktikoa eta aholkuak langileria osoarentzat, lanean egon ala ez, inoren kontura edo norberaren kontura eta, batez ere, prekarioen eta isolatuen dauden langileei begira. Gure eskubideak ezagutzea lehen pausoa da defendatu ahal izateko. TELEGRAM KANALA: https://t.me/BizilanEus