2020-05-06 09:34

🏠 Badago martxan Alokabideren orrialdea eskaerak egin ahal izateko:

https://www.alokabide.euskadi.eus/etxebizitza-librea-alokatzeko-laguntza/

Gure informazioa eguneratu egin dugu: eskaera egiteko modua azaldu, eskaera orria gehitu eta behar duzun dokumentazioa zerrendatu dugu (dokumentuak ez dira ezinbestekoak; hori ere azaldu dizuegu).

HORRA HOR BERRITASUNAK:

 

Eskaerak

Alokabidek kudeatuko du.

Agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hau da, maiatzaren 6tik aurrera, egin daitezke eskaerak.

Alokabidek martxan jarri duen informazio-orrialdea eta eskabideak bideratzeko plataforma HEMEN.

Eskaera, batez ere, online bideratuko da. Hala ere, hau ezinezkoa balitz, telefono zenbaki bat luzatu dute. Bertara deitu eta, internetik ez badaukazu edo <ure konexioa ez da behar bezalakoa, ze bidetatik egin dezakezun jakinaraziko dizute: 946 62 03 06.

Eskaera orria HEMENDIK jaitsi dezakezu. Ez badaukazu aukerarik eskera orria jaisteko edo inprimatzeko, eurek bidaliko dizute posta arruntaz etxera eta, horrekin batera, atxikitu behar duzun dokumentuen zerrenda.

 

Dokumentazioa

ADI! Ez badauzkazu dokumentu hauek -ezta paperean ere- eta ezin badituzu lortu, eskaera orrian bertan erantzunkizunpeko adierazpenen atal oso bat dago (azken partean). Ez da beharrezkoa ezer markatzea, koadroak beteta daude eta. Honekin nahikoa izango litzateke eskaera egiteko. Hori bai, baliteke, gerora, dokumentazio hori atxikitu behar izatea.

• PFEZ aitorpenaren kopia (errenta aitorpena)

• Prestazio ez kontributiborik jasotzen baduzu, honen egiaztagiria

• Errenta aitorpenik egiten ez baduzu (ez bazaude behartuta eta, hortaz, ez badaukazu horren kopiarik), beste dokumentu hauek atxikitu beharko dituzu:
            – Bizi laboralaren egiaztagiria (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrari eskatu behar diozu).
            – 10T dokumentua
           – Bekarik edo ikerketa-laguntzarik jasotzen baduzu, horren egiaztagiria

• Hirugarrenaren alta agiria (“alta a terceros”). Zurea edo, horren ezean, arrendatzailearena edo bankuarena. Dokumentu honek datu bankarioak jakinarazteko balio du.

• Alokairu kontratuaren kopia (alokairuaren fidantza etxebizitza Delegaritzan ez badago)

• Diru-sarreren inguruko dokumentazioa: nominak; langabezia prestazioaren egiaztagiria; autonomoen kasuan, diru-sarreren eta gastuen informazio kontablea, zerga aitorpenak, autolikidazioak… Hau da, diru-sarrerak egiaztatzen dituzten dokumentuak.

• Kalteberatasun ekonomikoa egiaztatzen duten dokumentuak

• Diru laguntza hau kreditua ordaintzeko erabili behar baduzu, maileguaren dokumentazioa.

 

PRESTAZIO HONEN INGURUKO INFORMAZIO GUZTIA BIZILANEN ORRIALDEAN DAUKAZUE

 

Informazio praktikoa eta aholkuak langileria osoarentzat, lanean egon ala ez, inoren kontura edo norberaren kontura eta, batez ere, prekarioen eta isolatuen dauden langileei begira. Gure eskubideak ezagutzea lehen pausoa da defendatu ahal izateko. TELEGRAM KANALA: https://t.me/BizilanEus