2020-04-27 18:56

Bihar, apirilaren 28an, lan osasunaren nazioarteko eguna dela eta, gaur, honezkero datuak eskuan dauzkagula, salatu behar dugu enpresak ez direla betetzen ari eta Jaurlaritzak ez duela inolako jarraipenik egiten.

Jarduerara itzultzeko ditxosozko gida goraipatzen entzun diogu Arantza Tapiari behin eta berriro. Baina enpresetan neurririk hartu bada, hau ez da izan gida honen ondorioa. Langileek enpresetan borrokatu eta ekarpenak eta eskakizunak egin dituztelako lortu da neurri horiek martxan jartzea.

Duela 13 egun esan genuen Michelinen neurri eredugarriak ezartzen ari zirela (komitearekin adosturik) eta Jaurlaritza zein patronalak enpresa handi hau eredutzat jarriko zutela gauzak ze ondo egin diren herritarroi saltzeko. Gaurko teleberrian halaxe erabili dute enpresa hau. Baina errealitatea, salatu genuen bezala, oso bestelakoa da:

- 160 plan baino ez dugu jaso (EAEn 5.200 enpresa baino gehiago dauden arren)

- Gure teknikariek plan horiek aztertu dituzte (Jaurlaritzak markatutako irizpideen arabera eta ez guk nahiko genituzkeenekin) eta %11k baino ez du gainditu.

- %20k zuzenketa edo hobekuntzaren bat beharko luke.

- Gainontzekoak (%69) onartezinak dira, ez direlako inondik inora nahikoak (%34) edo Gobernuetako gomendio orokorrak berbaz-berba kopiatu dituztelako, lantokira egokitu barik (%35).

Arazo handia dago enpresa ertain eta txikietan: gehienek ez daukate plangintza edo neurri eraginkorrik. Eta arazo askoz larriagoa ordezkaritza sindikalik ez daukaten enpresa txikietan: EAEko enpresen %65ean ez dago ordezkaritzarik. Baina Jaurlaritzak ez du enpresa hauetan planak negoziatzeko komisiorik ere sortu.

Berriro diotsuegu: zuen enpresan, edozein tamainakoa dela ere, ez bada plangintzarik egin edo ez bada beshar bezalako neurririk hartu, gure SALAKETA TXOKOA daukazue guri helarazteko (guztiz anonimoa da).

 

https://bizilan.eus/salaketa

 

Segurtasun neurrien inguruko informazioa:

https://bizilan.eus/ohiko-zalantzak/osasun-eta-segurtasun-neurriak-oinarrizkoa-ez-den-jarduerara-itzulera/

 

Informazio gehiago:

 

 

Informazio praktikoa eta aholkuak langileria osoarentzat, lanean egon ala ez, inoren kontura edo norberaren kontura eta, batez ere, prekarioen eta isolatuen dauden langileei begira. Gure eskubideak ezagutzea lehen pausoa da defendatu ahal izateko. TELEGRAM KANALA: https://t.me/BizilanEus