2024-05-10 09:53

 

 

2018/03/02
Azken eguneraketa: 2024/05/02

Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren XI. Kapitulua

 

Ezintasun iraunkorren mailarik gorena da.

Egoera honetan langileak ezin du ezein lanik burutu, ezintasun absolutuan bezala, baina, honetaz gain, inoren laguntza ere beharrezkoa du eguneroko zereginak egin ahal izateko, hala nola, altxatu, jantzi, mugitu e.a.

Kasu honetan, hilabeteroko pentsioari laguntza hau ordaindu ahal izateko osagarri bat gehitzen zaio.

Hauexek dira, laburbilduz, baliaezintasun handiaren gako nagusiak:

  • Langilea lan egiteko guztiz ezinduta dago. Hau da, ezin du ezein lanik egin. Baina, honetaz gain, beste pertsona baten laguntza beharrezkoa du eguneroko zereginak egin ahal izateko.
  • Ezintasun absolutuaren eta baliaezintasun handiaren arteko alderik nagusiena aipatutakoa da: beste pertsona baten laguntzaren premia daukagula gure egunerokotasunean.
  • Baliaezintasun handiagatik pentsioa jasotzen da. Honen zenbatekoa oinarri arautzailearen %100 izan ohi da. Honetaz gain, osagarri bat ere jasotzen da, laguntzen gaituen pertsona horri ordaindu ahal izateko.

 

 

Kotizazio betebeharrak

 

Kotizazio betebeharrak ezintasun iraunkor absoluturako eskatzen diren berberak dira.

⇒ ADI! Gutxieneko kotizazioak eskatuko dira, baldin eta arrazoia gaixotasun edo istripu arrunta izan bada. Lan istripuagatik edo gaixotasun profesionalagatik izanez gero, ez da aldez aurretiko kotizaziorik eskatuko.

 

  •  Arrazoia gaixotasun edo istripu arrunta izan bada (Gizarte Segurantzan alta egoeran):

– 31 urtetik beherakoa bazara: 16 urte bete zenituenetik momentura arteko denboraren heren bat (1/3) kotizatzen eman behar izan duzu. Adibidez, 28 urteko langile batek 4 urte kotizatu behar izan ditu:

28 – 16 = 12 urte pasatu dira
12 urte zati 3 = 4 urte, hau da, pasatutako denboraren herena, (1/3)

– 31 urtetik gorakoa bazara:

           – 20 urte bete zenituenetik momentura arteko denboraren laurden (¼) bat kotizatzen eman behar izan duzu. Gutxienez 5 urte izan behar dira.
           – Gutxienez bosten bat (1/5) azken hamar urteetan zehar izan behar izan da.

 

  • Arrazoia gaixotasun edo istripu arrunta izan bada (Gizarte Segurantzan altan egon gabe): 

Lanean ez bazaude ere, ezintasun iraunkor absolutua eska zenezake, Gizarte Segurantzaren 195.4 artikuluak jasotzen duenez: gertakizun edo kontingentzia arruntek ezintasun absolutua edo baliaezintasun handia sorrarazi badute, pentsioa jaso ahal izango da, nahiz eta Gizarte Segurantzan alta edo altaren pareko egoeran ez egon gertaera eragilearen momentuan.  

Arrazoia gaixotasun edo istripu arrunta izan bada eta langilea ez badago alta egoeran, pentsioa jaso ahal izango da. Edozelan, kasu honetan ere gutxieneko kotizazio batzuk beharrezkoak izango dira:

– Aldez aurretik 15 urtez kotizatu behar izan da, oro har. Hauetatik, 3 urte kotizatu behar izan dira azken 10 urteetan zehar.

 

 

Gertaera eragilea

 

Zenbaitetan, gerta liteke aldez aurretik aldi baterako ezintasun egoeran egotea. Hau da, gaixotu eta laneko baja eskatzen dugu. Hala ere, baja arrunta amaituta edo baja bitartean, ikusten dugu gure patologiak ondorioak utzi dizkigula eta ezintasun iraunkorra eskatzeko prozeduran hasi beharko garela.

Honelakoetan, hau da, ezintasun iraunkorra aldi baterako ezintasun egoeraren ostean datorrenean, ulertuko da gertaera eragilearen data dela aldi baterako ezintasuna (laneko baja) amaitu denean. Amaiera hau izan daiteke, bai bajan egon daitekeen gehieneko denbora pasatu delako, bai alta medikoa eman dizutelako ezintasun iraunkorra aitortzeko proposamenarekin.

Eragin ekonomikoak, hau da, pentsioa jasotzen hasteko momentua izango da Gizarte Segurantzak ebazpena ematen duenean. Hala ere, pentsioagatik jaso behar duzun diru kopurua handiagoa bada laneko bajagatik jasotzen zenuena baino, atzeraeraginez aplika dezakete. Hau da, bajagatiko prestazioa jasotzeari utzi zenionetik hasiko zinateke pentsioa jasotzen.

Beste batzuetan, ezintasun iraunkorra ez dator aldi baterako ezintasunean egon ostean. Honelakoetan gertaera eragilearen data izango da ezintasunak baloratzen duen taldeak ebazpen-proposamena eman duen eguna. Eragin ekonomikoak ere egun berean hasiko lirateke.

Langilea ez bazegoen alta egoeran: gertaera eragilearen data izango da eskaera egin dugun momentua eta eragin ekonomikoak ere egun horretan hasiko lirateke.

 

 

Zenbat jasotzen da?

 

Pentsioaren zenbatekoa ezintasun absolutuagatik jasotzen den berbera izango litzateke. Esan dugunez, oinarri arautzailearen %100.

Honi osagarri bat gehitu behar zaio. Osagarri hau kalkulatzeko, zera hartuko da kontuan:

Zenbateko bi hauek batuko lirateke. Emaitza osagarriaren kopurua izango litzateke.

Edozelan, osagarri honen kopurua ezin da izan pentsioaren %45 baino gutxiago.

Gogoratu ezintasunaren arrazoia arrunta izanez gero, 14 ordainsaritan jasoko zenukeela pentsioa. Arrazoia lanekoa balitz (lan gaixotasuna edo lan istripua) pentsioa 12 ordainsaritan jasoko zenuke (aparteko paga biak hainbanaturik edo “prorrateaturik”).

 

 

Gutxienekoak

 

Pentsio kontributibo guztiekin bezala, gutxieneko batzuk bermatuta daude. 2022rako gutxienekoak honako hauek dira (osagarria barne):

 

 

Patologiaren nondik-norakoak

 

Lehen esan dugun bezala, patologia edo lesio larriak pairatu behar ditugu; izan ere, lan egitea galarazi behar digute.

Ezintasun iraunkorra sorrarazi dezaketen gaixotasunen zerrenda ofizialik ez dago. Hala ere, hainbat patologia halakotzat jo ohi dira, bide administratibo zein judizialetik.

Edozelan, ezintasuna ez da aitortzen gaixotasun zehatz bat pairatze hutsagatik, baizik eta gaixotasun edo lesio horrek lan gaitasuna murrizten duen moduagatik. Honela, baliteke pertsona bik gaixotasun berbera izatea, baina bakar baten jardun laborala egotea murriztuta. Era berean, gaixotasun berberak langile bati ezintasun maila altuagoa sorrarazi diezaioke beste bati baino.

Baliaezintasun handia oso ohikoa izaten da langileak ikusmena galdu duenean, gurpildun aulkian geratu denean, gaixotasun psikologiko/psikiatrikoengatik… Gogoratu baliaezintasun handiaren ezaugarri nagusia beste pertsona baten laguntza behar izatea dela. Bestetik, beharrezkoa ez bada ere, lagungarria izan daiteke EAE edo Nafarroako administrazioek desgaitasun edo menpekotasun maila handia aitortu badizuete.

Orrialde honetan edozein ezintasun iraunkor sorraraz dezaketen gaixotasunen zerrendatxo bat daukazue:

 

Zelan eskatzen da?

 

Eskaera Gizarte Segurantzaren Institutuari egin behar zaio. HEMEN kontsulta ditzakezu INSSen helbideak.

Eskaera-orria bete beharko duzu. HEMENDIK jaitsi ahal duzu.

Honetaz gain, beste dokumentu batzuk ere beharko dituzu:

  • Identifikazio dokumentua (NAN edo NIE, pasaportea)
  • Osakidetza edo Osasunbidearen historial klinikoa
  • Lan gaixotasun edo istripuagatik izan bada, honen berri ematen duen parte administratiboa beharko duzu eta, gainera, aurreko urteko soldaten egiaztagiria.

Dokumentazio guztia HEMEN kontsulta dezakezu.

Eskaera ukatuko balute, ezintasun iraunkor guztiekin gertatu bezala, aldez aurretiko erreklamazioa egin liteke ebazpena eman eta 30 egunetara. Hau ere ukatuko balute, epaitegietara jo daiteke.

Era berean, beste ezintasun iraunkor bat aitortuta badaukazu (ezintasun absolutua, adibidez) eta zure egoerak txarrerantz egingo balu, berriro aztertzeko eta baloratzeko eska zenezake.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ezintasun iraunkorrak

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Aldi baterako ezintasuna

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ezintasun iraunkorra aitortzearekin batera, desgaitasun maila ere ematen da?

 

 

Azken albiste, abisu eta eguneraketak mugikorrean jaso ahal dituzu zuzenean!

Harpidetu gure telegram kanalera eta izan Bizilankidea!

 

https://t.me/BizilanEus

 

Jatorrizko artikulua HEMEN

Informazio praktikoa eta aholkuak langileria osoarentzat, lanean egon ala ez, inoren kontura edo norberaren kontura eta, batez ere, prekarioen eta isolatuen dauden langileei begira. Gure eskubideak ezagutzea lehen pausoa da defendatu ahal izateko. TELEGRAM KANALA: https://t.me/BizilanEus