2021-05-26 09:44
Datorren ekainean 5ean, Santa Klara uharteko sasoi irekierarekin batera iritsiko da, Cristina Iglesias entzutetsuak itsasargian sortutako Hondalea obraren irekiera publikoa. Une hori mugarri bilakatuko da uharteko eta hiriko ekosistema soziokulturalean, herritarren iruditegian horrenbesteko balioa duen espazio hau behin betiko eraldatuz. Hainbat gara, hastapenetik, proiektu honen harira, gure kezkak azaldu eta donostiar guztion interes orokorraren aldeko … Jarraitu Uharteko arte-lana kudeatzeko Udalak proposatutako neurriak ez dira nahikoak ingurune naturalaren kaltetzea eta turistifikazioa saihesteko irakurtzen
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Donostiarrak gara, hiri honetako bizilagunak. Hirian indarrean dagoen turismo ereduak kezkatzen gaituzten pertsonak elkartzen dituen plataforma osatu dugu. BiziLagunEkin plataforma ikuspegi, ideologia eta jarduera desberdinetan aritzen den jendearentzat bilgunea da; desberdintasunak desberdintasun, gaur egungo turismo ereduak herritarren bizimoduan sortzen dituen ondorioekiko kezka partekatzen dugu. Gure helburu nagusiak hiru dira: 1 – Turismo ereduaren inguruan eztabaida zintzoa, gardena eta irekia eragitea Donostian. 2 – Donostiarron bizi-baldintzak hirian garatzen diren estrategia eta jarduera ekonomiko orotan lehentasuna eman beharreko elementu bezala aldarrikatzea. 3 – Bestelako hiri eredu baten inguruan indarrak metatzea.