2020-08-20 15:25
EIHAR EGAÃ'A – BIZILAGUNEKIN. DESAZKUNDE TURISTIKOAREN ALDEKO DONOSTIARREN PLATAFORMA Donostiak bizi duen turismo jardueren gorakada geldiezinaren erakusgarri, azken urteotan etengabe areagotu dira hotelen eraikuntza edota irekiera berrien albisteak gure hirian. Donostian, azken lau urteetan 35  hotel baino gehiago onartu edota zabaldu dira, hiriko ohe eskaintza erritmo neurrigabean puztuz. Gainera, hiria pairatzen ari den ohe eskaintzaren … Jarraitu Turismoaren monolaborantza, hotelen ernaldia eta egungo zaplaztekoa irakurtzen
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Donostiarrak gara, hiri honetako bizilagunak. Hirian indarrean dagoen turismo ereduak kezkatzen gaituzten pertsonak elkartzen dituen plataforma osatu dugu. BiziLagunEkin plataforma ikuspegi, ideologia eta jarduera desberdinetan aritzen den jendearentzat bilgunea da; desberdintasunak desberdintasun, gaur egungo turismo ereduak herritarren bizimoduan sortzen dituen ondorioekiko kezka partekatzen dugu. Gure helburu nagusiak hiru dira: 1 – Turismo ereduaren inguruan eztabaida zintzoa, gardena eta irekia eragitea Donostian. 2 – Donostiarron bizi-baldintzak hirian garatzen diren estrategia eta jarduera ekonomiko orotan lehentasuna eman beharreko elementu bezala aldarrikatzea. 3 – Bestelako hiri eredu baten inguruan indarrak metatzea.