2020-12-23 20:31
Azken urteetan sustatu den turismo ereduak dakartzan arazoen inguruko autokritikarik egin ez dela uste du Asier Basurto Arrutik, Bizilagunekin plataformako kideak, eta etorkizun hobea sortzeko hausnarketa kolektibo baten beharra azpimarratu du. 2020/12/22 Iñaut Gonzalez de Matauko Rada Turismoak indar handia hartu du Donostian. Pandemian joan-etorriak murrizteak nolako aldaketak ekarri ditu?Inork espero gabeko egoera honetan aurkitu … Jarraitu “Turismo ereduaren inguruko autokritikarik ez da egin” irakurtzen
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Donostiarrak gara, hiri honetako bizilagunak. Hirian indarrean dagoen turismo ereduak kezkatzen gaituzten pertsonak elkartzen dituen plataforma osatu dugu. BiziLagunEkin plataforma ikuspegi, ideologia eta jarduera desberdinetan aritzen den jendearentzat bilgunea da; desberdintasunak desberdintasun, gaur egungo turismo ereduak herritarren bizimoduan sortzen dituen ondorioekiko kezka partekatzen dugu. Gure helburu nagusiak hiru dira: 1 – Turismo ereduaren inguruan eztabaida zintzoa, gardena eta irekia eragitea Donostian. 2 – Donostiarron bizi-baldintzak hirian garatzen diren estrategia eta jarduera ekonomiko orotan lehentasuna eman beharreko elementu bezala aldarrikatzea. 3 – Bestelako hiri eredu baten inguruan indarrak metatzea.