2021-05-04 09:59
Donostian olatu artifizialen instalazio bat eraikitzearen aurka dauden hainbat surflari gipuzkoarrek 15 argudio hauek aurkeztu dituzte, ANTONDEGI BERDEA â€' OLATUAK ITSASOAN kolektiboak ematen dituenak osatzeko. Kolektiboko partaide dira Surfrider Foundation Europe, Eguzki, Fridays for Future, Haritzalde, Parkea Bizirik, Itsas Enara eta Bizilagunekin. Gainera, erakunde hauen babesa ere badu: Greenpeace, Surf & Nature Alliance eta SEO-Birdlife. … Jarraitu “SURFLARION 15 ARRAZOIAK” aurkeztu dituzte Gipuzkoako hondartza guztietako hainbat surflari erreferentek “OLATU ARTIFIZIALIK EZ DONOSTIAN!” aldarrikatzeko irakurtzen
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Donostiarrak gara, hiri honetako bizilagunak. Hirian indarrean dagoen turismo ereduak kezkatzen gaituzten pertsonak elkartzen dituen plataforma osatu dugu. BiziLagunEkin plataforma ikuspegi, ideologia eta jarduera desberdinetan aritzen den jendearentzat bilgunea da; desberdintasunak desberdintasun, gaur egungo turismo ereduak herritarren bizimoduan sortzen dituen ondorioekiko kezka partekatzen dugu. Gure helburu nagusiak hiru dira: 1 – Turismo ereduaren inguruan eztabaida zintzoa, gardena eta irekia eragitea Donostian. 2 – Donostiarron bizi-baldintzak hirian garatzen diren estrategia eta jarduera ekonomiko orotan lehentasuna eman beharreko elementu bezala aldarrikatzea. 3 – Bestelako hiri eredu baten inguruan indarrak metatzea.