2021-07-16 10:35
Atzo, uztailak 15 osteguna, ANTONDEGI BERDEA – OLATUAK ITSASOAN kolektiboak informazio- eta protesta-jardunaldi bat egin zuen Zurriolan, Antondegirako olatu artifizialen proiektuaren aurka daudela adierazteko. Sagues inguruan informazio-karpa bat jarri zuten, arratsalde osoan eduki zutena irekita, eta gaiari buruz gehiago jakin nahian hurbildu zitzaizkien herritar interesatuei mota guztietako informazioa eta azalpenak eman zizkieten: proiektuaren nondik norakoak, … Jarraitu Surflariek Antondegi Berdea kolektiboaren ekintza batean parte hartu dute Donostian olatu artifizialen proiektuaren aurka irakurtzen
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Donostiarrak gara, hiri honetako bizilagunak. Hirian indarrean dagoen turismo ereduak kezkatzen gaituzten pertsonak elkartzen dituen plataforma osatu dugu. BiziLagunEkin plataforma ikuspegi, ideologia eta jarduera desberdinetan aritzen den jendearentzat bilgunea da; desberdintasunak desberdintasun, gaur egungo turismo ereduak herritarren bizimoduan sortzen dituen ondorioekiko kezka partekatzen dugu. Gure helburu nagusiak hiru dira: 1 – Turismo ereduaren inguruan eztabaida zintzoa, gardena eta irekia eragitea Donostian. 2 – Donostiarron bizi-baldintzak hirian garatzen diren estrategia eta jarduera ekonomiko orotan lehentasuna eman beharreko elementu bezala aldarrikatzea. 3 – Bestelako hiri eredu baten inguruan indarrak metatzea.