2021-02-10 09:56
Espainiako Auzitegi Gorenak etxebizitza turistikoen ordenantzari urtarrilaren 21ean emandako ebazpenaren bidez, behin-betiko bertan behera geratu da 2018an onartutako arautegia. Erabaki hau Donostiako Udalaren akatsen eta jokabide okerren segida baten ondorio da. Hala ere, nabarmendu nahi dugu ebazpenak Donostian pisu turistikoekin daukagun arazoari konponbidea emateko ate bat zabaltzen duela. Azken ebazpen hau nondik datorren ulertzeko, 2017tik … Jarraitu Pisu turistikoen arazoa konpontzeko aukera daukagu irakurtzen
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Donostiarrak gara, hiri honetako bizilagunak. Hirian indarrean dagoen turismo ereduak kezkatzen gaituzten pertsonak elkartzen dituen plataforma osatu dugu. BiziLagunEkin plataforma ikuspegi, ideologia eta jarduera desberdinetan aritzen den jendearentzat bilgunea da; desberdintasunak desberdintasun, gaur egungo turismo ereduak herritarren bizimoduan sortzen dituen ondorioekiko kezka partekatzen dugu. Gure helburu nagusiak hiru dira: 1 – Turismo ereduaren inguruan eztabaida zintzoa, gardena eta irekia eragitea Donostian. 2 – Donostiarron bizi-baldintzak hirian garatzen diren estrategia eta jarduera ekonomiko orotan lehentasuna eman beharreko elementu bezala aldarrikatzea. 3 – Bestelako hiri eredu baten inguruan indarrak metatzea.