2020-09-15 13:47
Donostiarrak ez gara figuranteak gure hirian! Zinema munduan ibilbide garrantzitsua egin duen pertsona batek ez gaitu itsutzeraino liluratuko.  Gure bizitzetako aktore protagonistak izateko determinazio osoa daukagu. Ez dugu onartzen gure hiriarekin egiten ari direna. Elkarrekin aurre egingo diegu hiria negozio bat bezala erabili nahi dutenei. Donostia turistifikazio prozesu azkar eta bortitzean daramate agintari publikoek. Turista … Jarraitu KONZENTRAZIOA ZINEMALDIAN WOODY ALLENEN FILMAREN AURKEZPENEAN: irakurtzen
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Donostiarrak gara, hiri honetako bizilagunak. Hirian indarrean dagoen turismo ereduak kezkatzen gaituzten pertsonak elkartzen dituen plataforma osatu dugu. BiziLagunEkin plataforma ikuspegi, ideologia eta jarduera desberdinetan aritzen den jendearentzat bilgunea da; desberdintasunak desberdintasun, gaur egungo turismo ereduak herritarren bizimoduan sortzen dituen ondorioekiko kezka partekatzen dugu. Gure helburu nagusiak hiru dira: 1 – Turismo ereduaren inguruan eztabaida zintzoa, gardena eta irekia eragitea Donostian. 2 – Donostiarron bizi-baldintzak hirian garatzen diren estrategia eta jarduera ekonomiko orotan lehentasuna eman beharreko elementu bezala aldarrikatzea. 3 – Bestelako hiri eredu baten inguruan indarrak metatzea.