2021-05-27 14:05
Webgune bat eta bideo informatibo bat argitaratuta, sinadura-bilketa hasi dute, Donostiako Udala interpelatzeko eta honek Antondegin olatu artifizialen instalazio bat eraikitzeko duen proiektu polemikoa geldiaraz dezan eskatzeko. Webgune horretan, ANTONDEGI BERDEA – OLATUAK ITSASOAN kolektiboa osatzen duten 7 elkarteak aurkezten dituzte; zehatz-mehatz azaltzen dituzte proiektuaren aurkako argudioak â€'8 ingurumen arlokoak eta beste 10 surfaren ikuspegitik … Jarraitu Ingurumen arloko elkarteek eta Gipuzkoako hondartza guztietako surflariek sinadura bilketa hasi dute Donostian olatu artifizialak geldiarazteko irakurtzen
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Donostiarrak gara, hiri honetako bizilagunak. Hirian indarrean dagoen turismo ereduak kezkatzen gaituzten pertsonak elkartzen dituen plataforma osatu dugu. BiziLagunEkin plataforma ikuspegi, ideologia eta jarduera desberdinetan aritzen den jendearentzat bilgunea da; desberdintasunak desberdintasun, gaur egungo turismo ereduak herritarren bizimoduan sortzen dituen ondorioekiko kezka partekatzen dugu. Gure helburu nagusiak hiru dira: 1 – Turismo ereduaren inguruan eztabaida zintzoa, gardena eta irekia eragitea Donostian. 2 – Donostiarron bizi-baldintzak hirian garatzen diren estrategia eta jarduera ekonomiko orotan lehentasuna eman beharreko elementu bezala aldarrikatzea. 3 – Bestelako hiri eredu baten inguruan indarrak metatzea.