2024ko abenduan jakin genuen Donostia 2030eko Munduko Futbol Txapelketako egoitza izateko hautagaien artean sartu zutela, Marokok, Portugalek eta Espainiak antolatuko duten edizioan. Orduan, erakunde publikoetako ordezkariek ospatu egin zuten: munduko mapan kokatzea, kirol ikuskizuna herritarrei hurbiltzea, Donostiarentzat ustezko lorpen kolektiboa. FIFAk 2024ko ebaluazio-txostenean agerian utzi zuen Donostiak arazo larriak dituela ekitaldi honen baldintzak betetzeko. Aipatzen … Jarraitu Ez 2030eko Mundiala Donostian jokatzeari. Bai desazkunde turistikoari. irakurtzen
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Donostiarrak gara, hiri honetako bizilagunak. Hirian indarrean dagoen turismo ereduak kezkatzen gaituzten pertsonak elkartzen dituen plataforma osatu dugu. BiziLagunEkin plataforma ikuspegi, ideologia eta jarduera desberdinetan aritzen den jendearentzat bilgunea da; desberdintasunak desberdintasun, gaur egungo turismo ereduak herritarren bizimoduan sortzen dituen ondorioekiko kezka partekatzen dugu.
Gure helburu nagusiak hiru dira:
1 – Turismo ereduaren inguruan eztabaida zintzoa, gardena eta irekia eragitea Donostian.
2 – Donostiarron bizi-baldintzak hirian garatzen diren estrategia eta jarduera ekonomiko orotan lehentasuna eman beharreko elementu bezala aldarrikatzea.
3 – Bestelako hiri eredu baten inguruan indarrak metatzea.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...