2021-05-22 21:45
Etxeak bizitzeko direla aldarrikatzeko elkartu gara gaur hemen. Nazkatuta gaudelako herritarren oinarrizko eskubide batekin negozioa egitea babesten duten politikekin. Donostian etxebizitza larrialdia bizi dugu. Ez da arazo berria, baina denbora pasa ahala, konpontzera bideratu ordez okerrera egiten ari da. Espekulazioaren atzaparrek pertsonak estutzen dituzte; eskubideen eta duintasunaren gainetik pasatzen dira eguna joan eta eguna etorri. … Jarraitu Etxeak bizitzeko manifestazioa (M22) â€' Amaierako testua irakurtzen
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Donostiarrak gara, hiri honetako bizilagunak. Hirian indarrean dagoen turismo ereduak kezkatzen gaituzten pertsonak elkartzen dituen plataforma osatu dugu. BiziLagunEkin plataforma ikuspegi, ideologia eta jarduera desberdinetan aritzen den jendearentzat bilgunea da; desberdintasunak desberdintasun, gaur egungo turismo ereduak herritarren bizimoduan sortzen dituen ondorioekiko kezka partekatzen dugu. Gure helburu nagusiak hiru dira: 1 – Turismo ereduaren inguruan eztabaida zintzoa, gardena eta irekia eragitea Donostian. 2 – Donostiarron bizi-baldintzak hirian garatzen diren estrategia eta jarduera ekonomiko orotan lehentasuna eman beharreko elementu bezala aldarrikatzea. 3 – Bestelako hiri eredu baten inguruan indarrak metatzea.