2021-01-07 09:39
Donostiako Udala, 2017-2021 Turismo Gida-Plana eguneratzeko prozesua aurrera eramaten ari da une honetan. Turismoko gida-planak hiriak epe ertainera jarraituko duen turismo estrategia definitzen du, turismo jarduerak hirian jarraituko duen norabidea finkatuz. Honela, abian den planaren eraberritzeak hiriko turismo-eredua eta jarraituko den bidea berrantolatuko ditu.       Plana eguneratzeko proposamenak ondo jasotzen duenez, Covid19ak eragindako osasun larrialdiak inpaktu … Jarraitu DONOSTIAKO TURISMO PLAN BERRIA BENETAN PARTE HARTZAILEA DEN PROZESU BATEN BIDEZ OSATZEKO ESKAERA irakurtzen
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Donostiarrak gara, hiri honetako bizilagunak. Hirian indarrean dagoen turismo ereduak kezkatzen gaituzten pertsonak elkartzen dituen plataforma osatu dugu. BiziLagunEkin plataforma ikuspegi, ideologia eta jarduera desberdinetan aritzen den jendearentzat bilgunea da; desberdintasunak desberdintasun, gaur egungo turismo ereduak herritarren bizimoduan sortzen dituen ondorioekiko kezka partekatzen dugu. Gure helburu nagusiak hiru dira: 1 – Turismo ereduaren inguruan eztabaida zintzoa, gardena eta irekia eragitea Donostian. 2 – Donostiarron bizi-baldintzak hirian garatzen diren estrategia eta jarduera ekonomiko orotan lehentasuna eman beharreko elementu bezala aldarrikatzea. 3 – Bestelako hiri eredu baten inguruan indarrak metatzea.