2022-07-17 13:35

Bero itzelari aurre egiten, ehunka konpartsakide bildu ginen atzo Bilboko Areatzan, zuhaitzen eta karpen gerizpean, Konpartsakide Eguna ospatzeko. Aste Nagusiaren aurrekaria izan ohi den konpartsen arteko festan oso giro ona egon zen: baserriko piper eta tomate banaketan, haur jolasetan, ardo dastaketan, pintxo lehiaketan, konpartsen bazkarietan eta bazkarien prestaketetan, jan-edanean eta, bazkalostean bingo musikatuan eta azkenik, Motxaila Elektrotxarangarekin zazipkaleetan barna egindako ibilaldian.

Argazki gehiago aurkituko dituzue gure sare sozialetan: Instagram, Twitter, Facebook eta sorta osoa laster gure Flickr argazki bilduman.

The post Sekulako giroa Konpartsakide Egunean appeared first on Bilboko Konpartsak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
1978an, hainbat faktoreren metaketaren ondorioz sortu zen Bilboko jai eredua. Eredu hau bakarra dugu munduan, konpartsek -herri jatorriko taldeak- Aste Nagusia sortzeko eta antolatzeko duten rol garrantzitsuagatik. Denbora asko igaro da ordutik, bai, baina batzuek, euren besaulkitik egungo gizartearen pasibotasuna aldarrikatzearekin batera “urte zoragarri haiengatik” krokodilo negarrak isuritzen dituzten bitartean, Bilboko jai eredua zuzendu beharreko arazotzat daukate, goitik behera antolatuz, agintekeria behingoz inposatzeko desiatzen baitaude. Bilboko Konpartsen Federazioak, aldiz, ilusio hartako sugarra pizturik mantentzen du: gogotik egiten dugu lan urte osoan eta gure helburua jaiak -Aste Nagusia, San Tomas, inauteriak eta auzoetako jaiak- herritarrek herritarrentzat eginak izatea da. Elkarbizitza posible dela uste dugu, ezberdintasunetik eta iritzi aniztasunetik. Instituzioek bakarrik antolatutako jaien ereduarekin konforme ez gaudenok konpartsetan biltzen gara. Konpartsok ezberdinak gara, jaia gara