ARGIA.eus

2021eko maiatzaren 10a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
1978an, hainbat faktoreren metaketaren ondorioz sortu zen Bilboko jai eredua. Eredu hau bakarra dugu munduan, konpartsek -herri jatorriko taldeak- Aste Nagusia sortzeko eta antolatzeko duten rol garrantzitsuagatik. Denbora asko igaro da ordutik, bai, baina batzuek, euren besaulkitik egungo gizartearen pasibotasuna aldarrikatzearekin batera “urte zoragarri haiengatik” krokodilo negarrak isuritzen dituzten bitartean, Bilboko jai eredua zuzendu beharreko arazotzat daukate, goitik behera antolatuz, agintekeria behingoz inposatzeko desiatzen baitaude. Bilboko Konpartsen Federazioak, aldiz, ilusio hartako sugarra pizturik mantentzen du: gogotik egiten dugu lan urte osoan eta gure helburua jaiak -Aste Nagusia, San Tomas, inauteriak eta auzoetako jaiak- herritarrek herritarrentzat eginak izatea da. Elkarbizitza posible dela uste dugu, ezberdintasunetik eta iritzi aniztasunetik. Instituzioek bakarrik antolatutako jaien ereduarekin konforme ez gaudenok konpartsetan biltzen gara. Konpartsok ezberdinak gara, jaia gara
2020-06-23 21:00

?

Udako solstizioa dela eta, Bilboko Konpartsok gau magikoa prestatzen ohi dugu ekainaren 23an, San Juan bezperan, Etxebarria parkean.
Aurten, inolako aurrekomunikazio barik eta prentsaren bidez, ohiko suteak pizteko udal-debekua jaso dugu Bilboko auzoetako jai-batzordeek eta Bilboko Konpartsok.
Udalaren formak gero eta eskasagoak izan arren, konpartsok baliatu dugu egoera familian ospatzeko, haserretzen denbora alperrik xahutu beharrean. Bideotxo bat prestatu dugu, gainea, gau magikoaren, erritual paganoaren, udako solstizioaren edo urteko egunik luzeenaren gako batzuk irudikatzeko. Gure arbasoek ospatzen zuten egun hau, eguzkiaren eta naturako elementuen miresle baitziren.

?

1. Lurra eta zuhaitza. Udaberriaren amaierak Ama-lurra ernaldu du. Uztak biltzeko unea da, baita haziak eta landak ere. Zuhaitzek tximistetatik babesten gaituzte ekaitzetan, eta, urtean zehar, hondamendietatik gordeko gaituzte. Horregatik, konpartsek zuhaitz hau landatu zuten, eta goruntz doala zaintzen dute.

2. Sua. Suarekin eguna luzatu nahi da, Eguzki jainkoak gauari irabaz diezaion. Sua purifikatzailea da: zorigaitzak erre eta biltzear ditugun uztak babesten ditu bai izurrietatik baita gaixotasunetatik ere.

3. Ura. San Juan gaueko ura berezia da. Azaleko gaixotasunak sendatu eta saihesten ditu. Gainera, barrutik garbitzen gaitu. Euskal Herrian ohitura izan dira gau horretako ihintzarekin garbitzea, oinutsik zelaietan zehar ibiltzea eta gauerdia igaro eta San Juan gaueko egunsentira arte ondorengo ura edatea iturrietatik. Araoa egiten ohi da Etxebarrian hasi berri den udari ongietorria emateko eta bertan burutuko ditugun proiektu guztiak giro onez eta alaitasunean bete ditzagun. Horretarako, urarekin topa egiten da, indar telurikoak gure aldera erakartzeko.

?

Egun honetan errezitatzen dugun araoa:

Egu bai egu honek udara dirudi /
Sutzar honen bitartez hala alunbra bedi /
Goazen plaza ta parkeetara arratsian /
Etorriko garela bihar goizian /
Goazen Etxeberriako sutzarrera /
Bai sutzarrera eta han egotera. /
Bilboko iturrietan dago ura berde / Amuarraitxo freskuak hantxen dirade, /
Eman bai eskuak eta gero musua /
Udarako iturriaren freskua, /
Lizarraren ondoan ospatu /
Daigun uda dela batu, /
Sorginak dantzan dabiltza /
Dabiltza baia dabiltza /
Udaran bai pozian dabiltza. /
Orain arte belar, /
Hemendik aurrera gari!

Datorren urteko sutera arte!

The post Sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik, Bilboko konpartsok ospatu dugu udako solstizioa appeared first on Bilboko Konpartsak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.