2022-08-25 18:38

Bihar, abuztuaren 26an, Aste Nagusiko ostiralean, Hiri Krosaren XXIV edizioa burutuko da; arratsaldeko 17:00etan abiatuko dira lehenengo atletak Bilboko Areatzatik. Parte har dezaketen 2.000 lagunen dortsalak aste batean baino gutxiagoan banatu ziren. 

Bilboko Konpartsek Hiri Krosaren XXIV. edizioa antolatuko dute aurtengo Aste Nagusian, aurrekoa egin eta hiru urtera. Asfalto gaineko lasterketa herrikoi eta federatua bihar, ostiralean, egingo da, 17:00etatik aurrera, Bilbon. Izena emateko lehen egunean, ekainaren 27an, 1.200 bat izen-emate egon ziren, eta parte hartuko duten 2.000 dortsalak aste batean baino gutxiagoan banatu ziren.

Areatzako jaigunetik zirkuitu itxia egingo dute hamaika kategoriek, besteak beste txikiak, gazteak eta kirol egokitutako atletek, Epaltzaren Alargunaren Kaletik aterako eta iritsiko dira. Ibilbidea izango da Epaltzaren Alargunaren kalean hasi, Areatzaraino eta helmugara bueltatzea.

18 urtetik gorakoen irteera 18:25etatik aurrera egingo da, eta 6 kilometroko ibilbidea egingo dute. Irteera, aurrekoek bezalaxe, Epaltzaren Alargunaren kaletik izango da, eta, ondoren, Areatza, Areatzako Zubia, Erripa, Uribitarte Pasealekua, Guggenheim, Euskalduna Jauregia eta buelta Itsas Museoaren parean, Epaltzaren Alargunaren kalean egongo den helmugaraino.
 

Marka berria ezarri gurean

Gizonezkoen kategorian, Diego Cuadrado kantabriarra saiatuko da sei kilometroko probaren marka jaisten; berak finkatu zuen orain dela lau urte 18.25ean, senior kategoria irabazi zuenean. Zalantza barik, faboritoetako bat da. Emakumezkoetan, Irene Lozano abadiñoarrak dauka marka, 20.29rekin, orain dela lau urte egina.

Iazko edizioko irabazleak izan ziren: Natalia Gomez bizkaitarra eta Yassine bih marokoarra. Halere, ez dira Euskal Herriko zein nazioarteko elite mailako atleta bakarrak Bilboko Hiri Krosean jardun dutenak. Besteak beste, hor dira Yesenia Centeno, Sergio Sanchez, Estibaliz Urrutia, Txomin Martin, Virginia Berasategui, Javi Conde, Cristina Petite, Martin Fiz, Iván Hierro….

Dortsalak jasotzeko, lasterketaren egunean bertan, goizeko 11:30etatik arratsaldeko 15.00ak arte  jo beharko da Bilboko Areatzako estalpeetara, Areatzako aparkalekuaren aurrez-aurre. 

Lasterketa amaitzean parte-hartzaile guztiei kamiseta bana eta jatekoa eta edatekoa emango die Bilboko Konpartsetako antolakuntzak.

Sari banaketa arratsaldeko 19:30etik aurrera izango da, Areatzako estalpeen ondoan, helmugaren ondoan, egongo den eszenatokian, eta sariak Itziar Lazkano pregoilariaren eta Iratxe Palacio txupineraren eskuetatik. 

Informazio gehiagorako ikus: https://www.bilbokokonpartsak.eus/aste-nagusia/hiri-krosa

The post Kirolariak izango dira protagonista
Aste Nagusiko egun handian
appeared first on Bilboko Konpartsak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
1978an, hainbat faktoreren metaketaren ondorioz sortu zen Bilboko jai eredua. Eredu hau bakarra dugu munduan, konpartsek -herri jatorriko taldeak- Aste Nagusia sortzeko eta antolatzeko duten rol garrantzitsuagatik. Denbora asko igaro da ordutik, bai, baina batzuek, euren besaulkitik egungo gizartearen pasibotasuna aldarrikatzearekin batera “urte zoragarri haiengatik” krokodilo negarrak isuritzen dituzten bitartean, Bilboko jai eredua zuzendu beharreko arazotzat daukate, goitik behera antolatuz, agintekeria behingoz inposatzeko desiatzen baitaude. Bilboko Konpartsen Federazioak, aldiz, ilusio hartako sugarra pizturik mantentzen du: gogotik egiten dugu lan urte osoan eta gure helburua jaiak -Aste Nagusia, San Tomas, inauteriak eta auzoetako jaiak- herritarrek herritarrentzat eginak izatea da. Elkarbizitza posible dela uste dugu, ezberdintasunetik eta iritzi aniztasunetik. Instituzioek bakarrik antolatutako jaien ereduarekin konforme ez gaudenok konpartsetan biltzen gara. Konpartsok ezberdinak gara, jaia gara