2022-04-12 11:14

Bilboko Konpartsak federazioak hainbat ekimen antolatuko du datorren Aste Nagusirako ehun egun faltako direnean, tartean maiatzaren 14an bilbotar denentzat prestatu duten Kapela Eguna. Festa ireki horren bidez, bilbotarrei Aste Nagusirako motorrak pizten lagundu nahi diegu konpartsok, azken bi urteotan jazotako ezohiko egoerari buelta emateko asmoz.

Konpartsok gaur ezagutarazi dugu Kapela Egunaren kartela, eta bilbotar denei luzatu diegu gonbita gurago duten kapela jantzita, bertaratu eta gozatzeko. Datozen astean jakinaraziko dugu ekimeneko egitaraua. Joan den otsailean aurreratu genuen “irria, poztasuna eta jaiak berreskuratzeko urtea” dela aurtengoa, eta 2022a Nagusia* egingo dugula, Aste Nagusirik gabe urte bi eman ostean. Hala, kontziente gara “Bilbo osoa eta unibertso erdia itxaroten ari dela Aste Nagusia, urteko ospakizunik nagusiena”, eta parte-hartzea erraztu nahi dugu. Abuztuaren 20a eta 28a bitartean izango da Mari Jaiaren errepublika askea; beraz, lurreko paradisu autogestionatu horretarako 100 egunen atzerako kontaketa maiatzaren 12an hasiko da. Testuinguru horretan, ondoko asteburuan antolatuko da Kapela Eguna.

Aste Nagusia “benetan nagusia” egiteko lanean gabiltza konpartsok, Bilboko Jai Batzorde Mistoaren barruan, bilbotar ugarik eta makina bat eragilek lagunduta, “ahalik eta egitaraurik osoena eta seguruena osatzeko”, joan den otsailean azaldu genuenez.

https://www.bilbokokonpartsak.eus/media/kapela-eguna-kartela-handi.png

The post Kapela Eguna ospatuko dugu konpartsok, Aste Nagusirako 100 egun faltako direnean appeared first on Bilboko Konpartsak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
1978an, hainbat faktoreren metaketaren ondorioz sortu zen Bilboko jai eredua. Eredu hau bakarra dugu munduan, konpartsek -herri jatorriko taldeak- Aste Nagusia sortzeko eta antolatzeko duten rol garrantzitsuagatik. Denbora asko igaro da ordutik, bai, baina batzuek, euren besaulkitik egungo gizartearen pasibotasuna aldarrikatzearekin batera “urte zoragarri haiengatik” krokodilo negarrak isuritzen dituzten bitartean, Bilboko jai eredua zuzendu beharreko arazotzat daukate, goitik behera antolatuz, agintekeria behingoz inposatzeko desiatzen baitaude. Bilboko Konpartsen Federazioak, aldiz, ilusio hartako sugarra pizturik mantentzen du: gogotik egiten dugu lan urte osoan eta gure helburua jaiak -Aste Nagusia, San Tomas, inauteriak eta auzoetako jaiak- herritarrek herritarrentzat eginak izatea da. Elkarbizitza posible dela uste dugu, ezberdintasunetik eta iritzi aniztasunetik. Instituzioek bakarrik antolatutako jaien ereduarekin konforme ez gaudenok konpartsetan biltzen gara. Konpartsok ezberdinak gara, jaia gara