2022-06-13 14:35

San Juan bezpera eta udako solstizioa dela eta, Bilboko Konpartsok gau magikoa prestatzen gabiltza ekainaren 23rako, Etxebarria parkean. Iaz bertan behera utzi behar izan genuen ekitaldia euriteengatik.
19:30ean hasiko gara, lurraren errituala eginez. eta jarraian txosna zabalduko dugu.
20:00etatik aurrera dantza egiteko aukera izango da, trikitilarien doinupean. Gaztetxoagoek jolas kooperatiboak ere izango dute aukeran, txokolate-edana hasi aurretik.
22:00etan hasiko da gaueko ekintzarik erakargarriena, txotx-txalapartak alaituko baitu sua piztea.

Queimada ere ohi bezala bertaratuko direnei eskainiko diegun bitartean araoa egingo dugu hasi berri den udari ongietorria emateko.
Gauerdia pasatuta, urarekin topa egingo dugu, indar telurikoak gure aldera erakartzeko.

Azkenik, gogoratu behar dugu, Bilboko Konpartsok antolatutako egitarauaz gain, Bilboko auzoetako jai batzorde ezberdinek (Auzotarrok) antolatutako hainbat ekintzetaz gozatzeko aukera izango dugula bilbotarrok.

The post Gau magikoa bueltatuko da Etxebarria parkera appeared first on Bilboko Konpartsak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
1978an, hainbat faktoreren metaketaren ondorioz sortu zen Bilboko jai eredua. Eredu hau bakarra dugu munduan, konpartsek -herri jatorriko taldeak- Aste Nagusia sortzeko eta antolatzeko duten rol garrantzitsuagatik. Denbora asko igaro da ordutik, bai, baina batzuek, euren besaulkitik egungo gizartearen pasibotasuna aldarrikatzearekin batera “urte zoragarri haiengatik” krokodilo negarrak isuritzen dituzten bitartean, Bilboko jai eredua zuzendu beharreko arazotzat daukate, goitik behera antolatuz, agintekeria behingoz inposatzeko desiatzen baitaude. Bilboko Konpartsen Federazioak, aldiz, ilusio hartako sugarra pizturik mantentzen du: gogotik egiten dugu lan urte osoan eta gure helburua jaiak -Aste Nagusia, San Tomas, inauteriak eta auzoetako jaiak- herritarrek herritarrentzat eginak izatea da. Elkarbizitza posible dela uste dugu, ezberdintasunetik eta iritzi aniztasunetik. Instituzioek bakarrik antolatutako jaien ereduarekin konforme ez gaudenok konpartsetan biltzen gara. Konpartsok ezberdinak gara, jaia gara