2020-07-20 10:50

Bilboko Konpartsok  lehiaketa deitu dugu kartela aukeratzeko, abuztuaren 22tik aurrera  2020ko ASTE NAHASIAn antolatuko ditugun kultur eta jolas jarduerak iragartzeko erabiliko dena. Kartelak honako testua izan beharko du derrigorrez: “BILBO 2020. ASTE NAHASIA. Abuztuaren 22tik aurrera”. Lanak aurkezteko epea uztailaren 30eko 15:00ak arte izango da, posta elektronikoz, honako helbidera: astenahasiakartela@ bilbokokonpartsak.eus.

OINARRIAK

1.    Egile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu.

2.    Formatua/tamaina: Digitala soilik. Mezu elektroniko bat bidaliko da kartela bi bertsiotan txertatxuta: PNG irudia eta DIN A2 tamainan inprimatu ahal izateko adinako bereizmena duen PDF bat.  (Originala formatu ez-digitalean eginez gero, egilearen esku geratuko da, eta egileak haren irudiak bidali beharko ditu).

3.    Kolorea eta teknika: librea.

4.    Lanak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dira.

5.    Kartelean nahitaez agertuko den testua honako hau izango da:
BILBO 2020
ASTE NAHASIA
Abuztuaren 22tik aurrera

6.    Aurkezteko epea: 2020ko uztailaren 30era arte, 15: 00etan (ordutegi horretatik kanpo bidalitako e-postak ez dira kontuan hartuko).

7.    Bidalketarako helbide elektronikoa: astenahasiakartela@bilbokokonpartsak.eus, mezuaren gaian lanaren/kartelaren izenburua jarriz.

8.    Informazio-telefonoa: 946 791 306

9.    Identifikazioa: Bidaliko den mezu elektronikoak kartela duten fitxategiak izango ditu erantsita. Kartelaren izena (artxiboena) bat etorri beharko da mezuaren gaiarekin. Gainera, hirugarren testu artxibo bat erantsiko da, egilearen datuekin eta identifikazioarekin (izena eta telefonoa). DATU HORIEK EZ DIRA AGERTUKO MEZU ELEKTRONIKOAREN TESTUAN. Pertsona irabazle suertatzen bada soilik begiratuko da artxibo hori.

10.    Saria: Egileak Bilboko Konpartsen aitorpen eta zabalkunde osoa izango du, eta bere lana Aste Nahasiaren publizitatean erabiliko da. Ez dago diru-saririk.

11.    Lehiaketa esleitu gabe utzi ahal izango da aurkeztutako kartelek behar besteko kalitate teknikorik ez badute; kasu horretan, BK-k berak egindako kartel bat erabiltzeko eskubidea izango du.

12.    Obra irabazlea: Datak edo ortografia-akatsak aldatu beharko badira, epaimahaiak aldaketa hori ezarri ahal izango du, egilearen baimenarekin.

13.    Epaimahaia: Bilboko Konpartsen 5 ordezkarik osatuko dute, diseinuaren edo arte ederren inguruko ikasketak edo lanbideak dituzten konpartsakideen artean aukeratuak.

14.    Kartel irabazlea hautatzea: Kartel bakoitzari 1etik 5era bitarteko puntuazioa emango zaio, eta puntuazio handiena duen kartela izango da irabazlea. Hainbat kartelen artean berdinketa gertatuz gero, epaimahaiak, dagokion eztabaidaren eta, hala badagokio, bozketa berrien ondoren, irabazle bat aukeratuko du berdindutakoen artean.

15.    Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

16.    Aurkeztutako lan orok behar bezala kudeatuta izan behar ditu kartelean agertzen diren argazki, ilustrazio edo baliabide grafikoengatiko eskubideak, baldin eta irudi-bankuetatik badatoz edo aurkeztutako lanaren egileak egin ez baditu. Bilboko Konpartsak federazioak uko egiten die aurkeztutako lanen edukiak hirugarrenei buruz sor ditzakeen erreklamazioetatik eratorritako erantzukizunei.

17.    Bilboko Konpartsek libreki erabiliko dute kartel irabazlea, eta, gainera, egileak lagatakotzat joko dira kartel horren gaineko ustiapen-eskubideak, erreprodukzio, banaketa eta komunikazio publikoko modalitateetan; hori guztia Bilboko Konpartsen alde bakarrik. Lagapen hori Copyleft erregimenean egiten da, eta ez da inola ere obraren ustiapen komertzialik egingo.

18.    Aurkeztutako gainerako lanak ere jendaurrean erakutsi ahal izango dira, eta Bilboko Konpartsen titulartasunekoak diren gizarte-komunikabideetara eraman ahal izango dira.

19.    Nolanahi ere, Bilboko Konpartsek eskubidea izango dute lehiaketara aurkeztutako obrak zabaltzeko edo ez zabaltzeko, edo formatu ez-digitaletara pasatzeko, betiere obraren erabilera ez komertziala errespetatuz.

20.    Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak erabat onartzea dakar.

ASTE NAHASIA KARTEL LEHIAKETA OINARRIAK PDF ARTXIBOA

The post Aste Nahasia iragartzeko kartel lehiaketa appeared first on Bilboko Konpartsak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
1978an, hainbat faktoreren metaketaren ondorioz sortu zen Bilboko jai eredua. Eredu hau bakarra dugu munduan, konpartsek -herri jatorriko taldeak- Aste Nagusia sortzeko eta antolatzeko duten rol garrantzitsuagatik. Denbora asko igaro da ordutik, bai, baina batzuek, euren besaulkitik egungo gizartearen pasibotasuna aldarrikatzearekin batera “urte zoragarri haiengatik” krokodilo negarrak isuritzen dituzten bitartean, Bilboko jai eredua zuzendu beharreko arazotzat daukate, goitik behera antolatuz, agintekeria behingoz inposatzeko desiatzen baitaude. Bilboko Konpartsen Federazioak, aldiz, ilusio hartako sugarra pizturik mantentzen du: gogotik egiten dugu lan urte osoan eta gure helburua jaiak -Aste Nagusia, San Tomas, inauteriak eta auzoetako jaiak- herritarrek herritarrentzat eginak izatea da. Elkarbizitza posible dela uste dugu, ezberdintasunetik eta iritzi aniztasunetik. Instituzioek bakarrik antolatutako jaien ereduarekin konforme ez gaudenok konpartsetan biltzen gara. Konpartsok ezberdinak gara, jaia gara