2022-07-13 21:05

Aste Nagusiaren atarian ospatuko dugu konpartsakideok gure eguna Bilboko Areatzan, Plaza Barriko balkoiek gogoraraziko dutenean 35 egun eskas falta direla Marijaia Bilbora etortzeko.

Aste Nagusia hurbil dagoen seinale izaten da Konpartsakide Eguna, uztail erdialdeko larunbatean egiten den konpartsen arteko ospakizuna. Hiru urte iragan dira azkenekoz ohiko Konpartsakide Egun “normala” egin genuenetik, iazkoa oso berezia izan baitzen. Hau izango da egitaraua:

11:30 Pintxo txapelketa eta ogi dastaketa
12:00 Baserriko piper eta tomate banaketa + haur jolasak
12:30 Ardo dastaketa
14:30 Sari banaketa
15:00 Konpartsen arteko bazkaria
17:30 Bingo musikatua
19:00 Motxaila Elektrotxaranga

The post Aste Nagusirako motorrak berotuko ditugu konpartsok larunbateko Konpartsakide Egunean appeared first on Bilboko Konpartsak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
1978an, hainbat faktoreren metaketaren ondorioz sortu zen Bilboko jai eredua. Eredu hau bakarra dugu munduan, konpartsek -herri jatorriko taldeak- Aste Nagusia sortzeko eta antolatzeko duten rol garrantzitsuagatik. Denbora asko igaro da ordutik, bai, baina batzuek, euren besaulkitik egungo gizartearen pasibotasuna aldarrikatzearekin batera “urte zoragarri haiengatik” krokodilo negarrak isuritzen dituzten bitartean, Bilboko jai eredua zuzendu beharreko arazotzat daukate, goitik behera antolatuz, agintekeria behingoz inposatzeko desiatzen baitaude. Bilboko Konpartsen Federazioak, aldiz, ilusio hartako sugarra pizturik mantentzen du: gogotik egiten dugu lan urte osoan eta gure helburua jaiak -Aste Nagusia, San Tomas, inauteriak eta auzoetako jaiak- herritarrek herritarrentzat eginak izatea da. Elkarbizitza posible dela uste dugu, ezberdintasunetik eta iritzi aniztasunetik. Instituzioek bakarrik antolatutako jaien ereduarekin konforme ez gaudenok konpartsetan biltzen gara. Konpartsok ezberdinak gara, jaia gara