2022-07-29 16:49

Abuztuaren 22an Tintigorri konpartsaren txosnan 10:00etan aldi bereko partidak izango dira. Izena ematea doan txosnan bertan.
Abuztuaren 23an Tintigorri konpartsaren txosnan 10:00etan Random Chess Bobby Fischer partidak. Izena ematea doan txosnan bertan.
Abuztuak 24 10:00etan Tintigorri konpartsaren txosnan partida azkarrak emango dira. Izena ematea doan konpartsa bertan.
Abuztuak 25 10:00etan Moskotarrak konpartsaren txosnan adiskidetasunaren txapelketa (taldeka) ospatuko da. Izena ematea doan txosnan bertan.
Azkenik abuztuaren 27 goizeko 10:00etan Zabalguneko merkatuan XXI. NAZIOARTEKO XAKE TXAPELKETA ospatuko da. Azkel txapelketa honetan izena emateko aldez aurretik egin behar da posta elektronikoaren bidez abuztuaren 22a baino lehen.

Informazio gehiago Bilboko Konpartsaken web orrialdean aurki daiteke.

The post Aste Nagusian Xake txapelketak ospatuko dira appeared first on Bilboko Konpartsak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
1978an, hainbat faktoreren metaketaren ondorioz sortu zen Bilboko jai eredua. Eredu hau bakarra dugu munduan, konpartsek -herri jatorriko taldeak- Aste Nagusia sortzeko eta antolatzeko duten rol garrantzitsuagatik. Denbora asko igaro da ordutik, bai, baina batzuek, euren besaulkitik egungo gizartearen pasibotasuna aldarrikatzearekin batera “urte zoragarri haiengatik” krokodilo negarrak isuritzen dituzten bitartean, Bilboko jai eredua zuzendu beharreko arazotzat daukate, goitik behera antolatuz, agintekeria behingoz inposatzeko desiatzen baitaude. Bilboko Konpartsen Federazioak, aldiz, ilusio hartako sugarra pizturik mantentzen du: gogotik egiten dugu lan urte osoan eta gure helburua jaiak -Aste Nagusia, San Tomas, inauteriak eta auzoetako jaiak- herritarrek herritarrentzat eginak izatea da. Elkarbizitza posible dela uste dugu, ezberdintasunetik eta iritzi aniztasunetik. Instituzioek bakarrik antolatutako jaien ereduarekin konforme ez gaudenok konpartsetan biltzen gara. Konpartsok ezberdinak gara, jaia gara