2021-04-14 10:43

ZAINTZA ERDIGUNEAN

HAUSNARKETA JARDUNALDIAK, FEMINISMOTIK ABIATUTA

Zaintza bizitza sustengatzeko ezinbesteko elementua dela iritzita, zaintza ereduez hausnartzeko bi jardunaldi antolatu ditugu BDS KOOP osatzen dugun kooperatiba batzuk, «bestelako etxebizitza eta bizitzeko eredu batzuk» eta pandemia hasi zenetik Euskal Herrian sortutako zaintza sare ezberdinak aztertu eta horien inguruan jarduteko.

ZAINTZARAKO ARKITEKTURAK

Hiriek eta espazioen konfigurazioak gure bizitzaren alor guztietan eragina dute eta nola ez, zaintzan ere. Horrela, ezinbestekoa da hiriak eta baita etxebizitzen diseinua ere, ikuspegi feministatik garatzea.

Zentzu honetan, azken urteetan beste bizimodu batzuk proposatzen dituzten etxebizitza proiektuak garatzen ari dira, izan erakunde publikoen ekimenez zein herritarren ekimenez.

Jardunaldi hauetan Euskal Herrian garatzen ari diren etxebizitza kolaboratibo eredu ezberdinez arituko gara, arkitekturatik, zaintza beharren antolaketatik edota komunitate izaeraren garapenaren ikuspegitik.

Hitzaldiak euskaraz izango dira.

Noiz: Apirilak 15, 18.30tan

Non: Palmera Montero Gunea, Irun

 

ZAINTZEN DUTEN KOMUNITATEAK

Bizitzak sostengatzeko elementu nagusia da zaintza, eta beraz, politika publikoen erdigunean egon beharra du. Baina, zaintza erronka kolektibo bat izanik gobernantza eredu publiko-komunitarioak sustatu beharko ziren. Baina nola egin daiteke hori?

Jardunaldietan Errenterian, Donostian, Oiartzunen eta Tolosan egon diren esperientzien inguruan hausnartuko dugu bertako Udalen eskutik. Era berean, Euskal Herrian eta gure mugetatik kanpo dauden zenbait eredu publiko-komunitario ezagutuko ditugu.

Zehazki, Getxo Zurekin ekimeneko Naomi Hasson izango dugu, Beterri Buruntzaldea eskualdeko zaintza diagnostikoa ezagutuko dugu Emagineko Miren Arangurenen eskutik eta Madrid de los Cuidados ekimena ekarriko digu Mónica Díaz Lópezek.

Hitzaldien hizkuntza hurrengoa izango da:

  •  Getxo Zurekin: Euskaraz
  • Beterri Buruntzako Zaintza Diagnostikoa: Euskaraz
  • Madrid de los Cuidados: Gazteleraz
  • ‘Erakunde publikoetatik Zaintza Komunitateak indartzen’ mahai ingurua: Euskaraz

Noiz: Apirilak 24, 10.00tan

Non: Palmera Montero Gunea, Irun

 

Jardunaldietan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da

IZENA EMATEKO, HEMEN

The post ZAINTZA ERDIGUNEAN appeared first on BDS KOOP.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekonomia eraldatzailea eta lekuko garapena sustatzen duen elkartea da BDS KOOP-ERALDAKETA FABRIKA, ingurumena errespetatuko duen ekintzailetza arduratsua bultzatuko duena; pertsona erdigunean jarriz, eskualdeko bizitza hobetzeko.