2020-12-07 09:25

BAZKIDE-LANGILEAK BILATZEKO DEIALDIA ETA SARRERA PROZESUA

BADOA TXIRRINDA BIDEZKO BANAKETA KOOPERATIBA

BDS KOOP Ekonomia Sozial eta eraldatzaileko 8 enpresek osatzen duten taldea da.

ERALDAKETA FABRIKA programaren baitan, eskualdeko erronka eta beharrei erantzuteko asmoz, kooperatiba berri bat martxan jarriko dugu.

Hainbat ostalarirekin batera, TXIRRINDA ELEKTRIKO BIDEZKO BANAKETA KOOPERATIBA sortzeko prozesuan murgildu gara eta BAZKIDE-LANGILEAK izango diren 3 pertsona hautatzeko eta formatzeko prozesua abiatzen dugu.

NOR BILATZEN DUGU?

Kooperatiba eratuko duten 3 bazkide-langile bilatzen ditugu:

  • Kooperatibaren eraketa prozesua burutzeko;
  • Kooperatiba martxan jartzen dutenean, kudeaketa eta banaketa lanak egiteko.

NOLAKO PROZESUA PLANTEATZEN DUGU?

1-Hautaketa prozesua â€' Abenduak 1-20

Interesa duten pertsonen kurrikulumak jaso.

Interesa baduzu, Abenduak 10a baino lehen hurrengoak bidali behar dizkiguzu:

  • zure kurrikuluma
  • Motibazio gutun bat galdera hauei eratzuten:
    1. Zergatik interesatzen zaizu proiektua?
    2. zergatik interesatzen zaizu eredu kooperatibista?

Email honetara bidali: koordinazioa@bdskoop.eus

Langile-bazkideen hautaketa.

BDS KOOP arduratuko da prest dauden pertsonen artean hautaketa egiten.

2-Enpresaren eraketa – Urtarrilak 10 â€' Martxoak 31

Kooperatibaren eraketa prozesuan, 3 langile bazkideekin batera garatuko dira oraindik egin beharreko hainbat lan (bideragarritasuna, harremanak, materiala, etabar).

Urtarriletik martxoa bitarte lan hauek aurrera eramatea aurreikusten dugu BDS koop eta 3 bazkide-langileak izango direnen artean, ostalarien kolaborazioarekin.

Tarte horretan formakuntza prozesua izango da:

  • Kooperatibismoaren inguruko oinarrizko formakuntza;
  • txirrinda bidezko banaketa enpresen inguruko formakuntza Coop Cycle federazioko Eraman Koop.-ekin (Gasteiz) elkarlanean.

Azpimarratu nahi dugu eraketa prozesu honetan zehar 3 bazkide-langileak izango direnek ez dutela ordainsaririk jasoko. Martxoan kooperatiba eratu eta zerbitzua eskaintzen hastea aurreikusten dugu. Hemendik aurrera langile-bazkideak soldata jasotzen hasiko dira.

3-Aktibitatearen hasiera â€' Apirilak 1

Apirilak 1tik aurrera, zerbitzua martxan jartzea aurreikusten dugu. Prozesu guztian bezala, BDS koop-ek aholkularitza eta akonpaiamendua burutzen jarraituko du.

NOLAKO PERTSONAK BILATZEN DITUGU?

Prozesuan parte hartu nahi duten guztiek honako baldintzak betetzea eskatzen dugu:

  • Euskaldunak izatea (frantsesa ere jakitea baloratuko da)
  • Harremantzeko gaitasuna izatea
  • Kirolariak izatea eta txirrindan ibiltzea gustoko izatea
  • Izaera ekintzailea izatea.

Bestetik, logistikan esperientzia duen pertsona bat bilatzen da, kudeaketa postuan aritzeko. Honek ere aurretik planteatutako baldintzak bete beharko ditu.

BESTELAKO GALDERARIK?

Bestelako galderarik baduzu idatzi edo deitu: koordinazioa@bdskoop.eus â€' 633 282 591

The post BAZKIDE-LANGILEAK BILATZEKO DEIALDIA appeared first on BDS KOOP.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekonomia eraldatzailea eta lekuko garapena sustatzen duen elkartea da BDS KOOP-ERALDAKETA FABRIKA, ingurumena errespetatuko duen ekintzailetza arduratsua bultzatuko duena; pertsona erdigunean jarriz, eskualdeko bizitza hobetzeko.