2021-01-21 09:18

ARGINDARRAREN PREZIOAREN IGOERAREN AURREAN

Oligopolioen kontra, energia eskubide bezala aitortuko duen euskal eredu baten alde.

Bidasoak Eskubide Sozialen Kartaren Topagunea osatzen dugun eragile eta norbanakoek gogor salatu nahi dugu Estatuko oligopolio energetikoen botere eta jarrera. Izan ere, hotz ufadaren erdi erdian argi indarraren bataz-besteko prezioa % 27 igoarazi dute.

Aipatu oligopolioek 2021ari hasiera emateko, argiaren prezioa nabarmen igo dute. MWh-ak 100 eurotik gorako kostua izan dezake zenbait ordutegitan.

Hego Euskal Herrian, etxebizitzen %6,3-ak aurretik ere ezin zuen etxebizitza berotu eta “pobrezia energetikoa” bezala deituriko egoeran zegoen. Igoera honek egoera hau larritu eta familia gehiago egoera honetan murgilduko ditu.

Edozein justizia sozial printzipioren kontra doan erabaki honen aurrean Behe Bidasoako Eskubide Sozialen Kartatik adierazi nahi dugu:

  • Energia bizitzarako oinarrizko baliabide bat dela. Hortaz ezin da merkantzia bat bezala ulertu eta ezin da beraz, honen salerosketa mozkinak lortzeko bide bezala erabili. Energiarako sarbidea eskubide unibertsal bat izan behar du.
  • Honi loturik, ezin da onartu energia merkatuaren egungo izaera oligopolikoa. Honek klase popularrak enpresa handien gatibu uzten gaitu energia bezalako behar hain funtsezko baten aurrean. Hortaz enpresa hauen publifikazioa ezinbestekotzat jotzen dugu.
  • Bereziki gogor salatu nahi dugu Iberdrolaren jarrera. Askotan, “Euskal Oasiaren”, euskal sen enpresarialaren lorpen bezala jarri diguten enpresa. Ezkutatuz:
    • Iberdrolaren arrakastaren jatorria frankismoa dela.
    • Iberdrolaren espansioa batez ere hego Amerikaren arpilaketan eta hilketetan oinarritu dela (90.hamarkadan).
    • Iberdrola Euskal Herria jazartzen duen elite korporatiboaren zutoin bat dela.
    • Iberdrola ez dagoela euskal herritarroi energia eskura jartzeko, herritarron energia beharretik mozkin asaldagarriak ateratzeko baino ez.

Energiaren egoerak berresten du larri bezain estrategikoa dela, estatu espaiñol eta frantsesek babeste duten eredu kapitalista gainditu eta justizia soziala ardatz izango duen euskal eredua eraikitzea. Klase popularren mesedetan eraikia izango dena. Energiaren kasurako:

  • Energia zerbitzu publiko bezala herritar guztien eskuetan jarriko duena. Ulertuz natura baliabide finitu bat dela eta hortaz honen erabilera egokia bermatuz.
  • Energia burujabetza sustatuko duena eskualdez eskualde. Modu publiko-komunitarioan eratuko diren Energia Berriztagarrien Komunitateak sustatuz eta horrela energetikoki buruaskiak diren eskualdez osaturiko Euskal Herri berri bati bide emanez.

Eredu honen bidean Behe Bidasoako Karta Sozialetik borrokan jarraituko dugu.

Behe Bidasoa, 2021-eko Urtarrilaren 15-ean

The post ARGINDARRAREN PREZIOAREN IGOERAREN AURREAN appeared first on BDS KOOP.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekonomia eraldatzailea eta lekuko garapena sustatzen duen elkartea da BDS KOOP-ERALDAKETA FABRIKA, ingurumena errespetatuko duen ekintzailetza arduratsua bultzatuko duena; pertsona erdigunean jarriz, eskualdeko bizitza hobetzeko.