2019-05-09 11:50

Aurten Bai Euskarari Elkarteak hurrengo hiru urterako (2020-2022) kudeaketa plana prestatuko du. Plana zehazten hasi aurretik, ziurtagiridunen iritzia jakin nahi dugu Bai Euskarari Elkartea eta bere proiektuak hobetzeko asmoz.

Duela hiru urte bete zuten inkestaren emaitzak oraingo planean (2017-2019) barneratu genituen. Erantzunetan eta  ekarpenetan aipatzen ziren, besteak beste, honakoak:

  • Ziurtagiri espezifikoen lanketa
  • Baliabideen atalaren moldaketa eta osaketa
  • Enpresarean eta Lansarean lan-ataria indartzeko beharra
  • Ziurtagiridunentzat intraneta sortzea

Ziurtagiridunen ekarpenak funtsezkoak dira Bai Euskarari Elkartearen proiektua osatzeko eta aberasteko. Iritziak eta ekarpenak jasotzeko, honako galdetegia prestatu dugu:

GALDETEGIA BETE

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.