2022-06-13 08:23

Bai Euskarari Elkartearen zati garrantzitsuenetakoa da ziurtagiridunen komunitatea eta komunitate hori bistarazteko eta entitateei leiho berri bat zabaltzeko asmoz, 'Ziurtagiridunak ezagutuz' saila sortu dugu. Oraingoan, Baionako Ikusi ta Ikasi proiektuaren berri emango digu Xabi Castorenek bideo honetan. 'Zerbitzua euskaraz' eskaintzen dute Ikusi ta Ikasi-n.

Zuek ere zuen entitatearen berri eman nahi baduzue, jarri gurekin kontaktuan: https://baieuskarari.eus/eu/harremana

Euskararen arloan pausoak eman nahi badituzue, Bai Euskarariren auto-diagnostikoa bete dezakezue:

BETE AUTO-DIAGNOSTIKOA

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.