2019-02-06 15:58

Bai Euskarari Komunitatea handitzen ari da; guztira, 1363 enpresa, saltoki eta era guztietako entitateak dira, Bai Euskarari Elkartearen laguntzarekin, euskaraz lan eta bizitzeko urratsak ematen ari direnak. Azken asteotan ziurtagiridun berri bat gehitu zaigu komunitatera eta lehendik ziurtagiria duen batek pauso bat harago eman eta maila goreneko ziurtagiria lortu du.

 

Barañaingo Marfil Bidaiak-ek Bai Euskarari (Bidean) ziurtagiria eskuratu du. Zorionak eta ongi etorri komunitatera!

Arabako ALEA komunikazio taldea Zerbitzua Euskaraz ziurtagiria izatetik Zerbitzua eta Lana Euskaraz izatera pasa da. Zorionak lorpenagatik!

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.