2019-05-17 10:17

Maiatzean hiru entitate berri gehitu zaizkigu Bai Euskarari ziurtagiridunen komunitatera. Zinea Sortzenek eta Hik Hasik ziurtagiriaren maila gorena eskuratu dute, 'Zerbitzua eta Lana euskaraz', hain zuzen ere. Bioarartekok, berriz, 'Zerbitzua euskaraz' ziurtagiria eskuratu du. Zorionak eta ongi etorri hiruroi!

Zinea Sortzen euskal ikus-entzunezkoen eta zinemazaleen bilguneak 'Zerbitzua eta Lana euskaraz' ziurtagiria eskuratu du.

 

Hik Hasi Euskal Heziketarako egitasmoak 'Zerbitzua eta Lana euskaraz' ziurtagiria eskuratu du.

 

 

 

Bioararteko Landa-ingurumen Zerbitzuak 'Zerbitzua euskaraz' ziurtagiria eskuratu du.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.