ARGIA.eus

2019ko ekainaren 25a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.
2019-04-17 10:52

Hik Hasi Euskal Heziketarako egitasmoak Bai Euskarari ziurtagiria eskuratu berri du, ziurtagiriaren 'Zerbitzua eta lana euskaraz' maila gorena, gainera. Zorionak!

Zerbitzua euskaraz eskaini eta euskara lan hizkuntzatzat duen entitatea da Hik Hasi. Beraz, aurrerantzean, Bai Euskarari logotipoa ere txertatuko du Hik Hasi Egitasmo Pedagogikoak bere euskarrietan.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.