ARGIA.eus

2021eko ekainaren 17a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.
2021-06-10 22:00

Galdera horri erantzuna emango diogu Enpresarean TB-ren hurrengo saioan: ekainaren 11n izango da, 11:00etan. Oreka IT-ko Iñaki Diaz elkarrizketatuko dugu eta TicketBai-ren inguruko azalpenak emango dizkigu.

Hemen jarraitu ahal izango duzue zuzenekoa:

Oreka IT Bai Euskarari komunitateko kide da eta 'Zerbitzua euskaraz' eskaintzen du.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.