2019-06-03 00:00

Enpresarean TBren zuzeneko berri bat izango dugu ekainaren 7an, ostirala, 11:00etan. Honakoan Xebax Christy Euskal Moneta elkarteko lehendakaria izango dugu Euskoaren inguruan hizketan. Zein abantaila eskaintzen ditu Euskoak ekonomiarentzat eta enpresentzat?, horixe izango da hitzaldiaren izenburua.

Euskoa Euskal Herriko tokiko moneta osagarria da; 2013ko urtarrilaren 31z geroz erabiltzen da Ipar Euskal Herrian. Eusko batek euro bateko balioa du eta Euskal Moneta elkarteak kudeatzen du. Elkartea molde demokratikoan gobernatua da; hamar bat langile eta berrogeita hamar bat borondate oneko laguntzaile baditu.

Euskoa zergatik eta zertarako erabili azalduko digu Christyk Enpresarean TBren zuzenekoan.


Euskal Moneta elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiria du, 'Bidean' maila.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.