2019-04-15 00:00

Lotura kooperatiba 1999an sortu zuen web eta diseinu munduan lanean urteak zeramatzan lagun talde batek. Hasiera batean beste zerbitzu batzuk eskaintzen bazituzten ere, gaur egun webguneen garapena eta eraldaketa digitalerako aholkularitzan dira adituak.

Enpresa edo behar bakoitzerako garapen pertsonalizatuak egiten dituzte. Sistema propioa dute eta ez dute egindako softwarea erabiltzen (wordpress eta joomla, adibidez). Kudeaketarako sistema berezia dute egokituta, bezeroen beharretara egokitzen dena. Garapena bideratuta dago webgunearen mantentzea ahalik eta errazena izan dadin; webgune iraunkorrak egiten dituzte.

Lanerako eta bizitzarako filosofia

Loturan garbi dute lana bizitzeko erreminta bat dela. Ez dira lanerako bizi, "bizitza duin bat egiteko" egiten dute lan. Kooperatiban kontziliatzeko erraztasunak dituzte adostuta lankideen artean.

Euskara iparrorratz

Loturan elebitan egiten dute lan eta Bai Euskarari Ziurtagiria dute. Webgune gehienak gaztelaniaz edo elebitan garatzen dituzte, baina bereziki gogoan dituzte euskara hutsean garatutakoak, proiektu bereziak izan direlako: Guggenheimen Artitz dokumentazio zentroa eta Kaixomaitia, adibidez.

Hemen duzue zuzeneko osoa ikusgai:

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.