2018-12-04 12:44

Bai Euskarari Komunitatea gero eta handiagoa da; guztira, 1359 enpresa, saltoki eta era guztietako entitateak dira, Bai Euskarari Elkartearen laguntzarekin, euskaraz lan eta bizitzeko urratsak ematen ari direnak. Abenduan sartu berri garela, euskaraldia eta euskararen eguna atzean utzita, udazkenean gehituriko azken ziurtagiridunei ongi etorria eman nahi diegu.

Batzuk euskara gaitasun txikiagorekin, "Euskararen bidean" mailarekin, eta beste batzuk, altuagoarekin, "Zerbitzua eta lana euskaraz" ziurtagiriarekin, guztiek argi dute euskarak euren negozioetan eskainiko dizkien balio eta abantailak. Bai Euskarari Elkartearen laguntzarekin, helburuak jarri eta pixkanaka joango gara aurrerapausoak ematen, emaitzak ikusi arte.

Honakoak dira Bai Euskarari Elkarteko Komunitatera gehitu ziren azken ziurtagiridunak:

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.