2019-10-29 10:57

Lanabes – Araban Euskara Lanean egitasmoaren helburu nagusiak dira Arabako alor sozioekonomikoan euskararen presentzia sustatzea, txertatzea eta handitzea.

Proiektuaren barruan, 2019ko azaroan antolatuko dugun jardunaldi baten bitartez, Arabako enpresak gonbidatu nahi ditugu euren eguneroko kudeaketan euskara ere barneratzera, bezeroekiko zein hornitzaileekiko harremanetan baliatzera, eta hizkuntza, barrura eta kanpora begira erabiltzera. Euskara sustatzeak eta erabiltzeak ekar ditzakeen onurak azaldu nahi zaizkie partehartzaileei, langintza horretan ari diren enpresen esperientzien eta lekukotasunen bitartez.

Horretarako, Araban erreferentea den EGA MASTER enpresak eta Euskaragileak Enpresa Batzordearen ordezkaritza batek parte hartuko dute jardunaldian. 

Jardunaldia SEA – Arabako Enpresak eta Bai Euskarari Elkarteak antolatuko dute, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin, Lanabes proiektuaren barruan.

Egitaraua

08:45 - 09:00 Harrera EGA MASTERren

09:00 - 09:15 Jardunaldiaren aurkezpena.

  • Foru Aldundia
  • SEA
  • Bai Euskarari

09:15 – 09:45 EGA MASTERren esperientziaren azalpena.

  • Aner Garmendia CEO.

09:45 – 10:15 FAGOR AUTOMATION. Euskaragileak enpresa batzordeko kidea.

  • Oiher Arantzeta – I+G teknikari eta euskara koordinatzailea.

10:15 – 10:45 Solasaldia (Ega Master + Fagor Automation)

10:45 – 11:15 EGA MASTERren bisita

11:15 – 11:30 Agurra + koktela
 

Parte hartu nahi baduzu, eman izena inprimaki hau beteta.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.