2020-05-07 15:27

Koronabirusaren krisiarekin agerian gelditu da bertan ekoizteak eta bertan erosteak duen garrantzia, eta tokiko kontsumoa bultzatzeko hainbat ekimen sortu dira. Ipar Euskal Herrian sortu diren bi ekimenen berri jaso dugu azken egunotan: Lekukoa webgunea, laborari eta kontsumitzaileen topagunea alde batetik; eta, bestetik, Euskal Monetak abian jarri duen Eusko-Saltzaile: Elkartasuna! taldea. 

Lekukoa topagunea

Lekukoa laborarien eta erosleen arteko elkartasun topagune gisa sortu da. Ipar Euskal Herriko laborariek ekoiztutako tokiko janari anitza eta kalitatezkoa aurkituko dute bertan kontsumitzaileek. 

Ia 30 urte baino gehiagoz laborantxa herrikoia defendatu duten Euskal Herriko laborari egiturek zuzenean asmatu eta kudeatu duten topagunea da. Tartean daude Bai Euskarari komunitateko kide diren Idoki eta Biharko Lurraren Elkartea

Koronabirusaren krisiak eragindako kinka gainditu eta lotura iraunkorrak sortzeko esperantza dute topagune honekin.

Eusko-Saltzaile: Elkartasuna! taldea

Euskal Moneta elkarteak, bestetik, Eusko-Saltzaile: Elkartasuna! taldea sortu du Facebook sare sozialean. Bertan, Eusko sareko kide diren saltokiek Koronabirusaren krisi garaian abian jarritako ekimen ezberdinen berri ematen dute: banaketak egiten dituzten saltokiak, eramateko zerbitzua dutenak… Erosketak, kasuen arabera, euskokart edo eusko billeteekin ordain daitezke. 

Euskal Moneta Bai Euskarari komunitateko kide da eta ‘Euskararen bidean’ ziurtagiria du.

 

Argazkia: Designed by prostooleh / Freepik

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.