2020-03-24 09:15

Asko eta asko etxetik lanean ari garen honetan Mutualiakoek prestatutako aholkuak eta ariketak partekatu nahi ditugu zuekin. Mutualia Bai Euskarari komunitateko kide da eta 'Euskararen bidean' ziurtagiria du.

Etxe askotan aurrez ondo pentsatu gabe prestatu behar izan da lan-lekua, horregatik, langunearen inguruko aholku batzuk ematen dizkigute lehenbizi. Azkenik, ariketa-errutinak nola egin azaltzen digute, bideoen bidez eta marrazkiekin.

Seguru baliagarriak zaizkizuela aholku eta ariketak:

Bideoak

Ariketak

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.