ARGIA.eus

2021eko irailaren 28a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.
2020-07-30 11:11

(Argazkian, Sarako Lezea)

Zer plan duzu udako oporretarako? Euskal Herrian batetik bestera ibiltzea baldin bada zure asmoa, baliabide ugari aurkituko dituzu Bai Euskarari komunitatean. Turismo zerbitzu ezberdinak eskaintzen dituzten entitateak ditugu komunitatean, oporraldia bertan eta euskaraz gozatzeko.

Ostatuak

Achafla Baita jatetxe eta logelak. Azkaine (Lapurdi)

Antxitonea Trinketea. Elizondo (Nafarroa)

Arantzako Aterpea. Arantza (Nafarroa)

Arbizuko Kanpina. Arbizu (Nafarroa)

Atxaspi Hotela. Lesaka (Nafarroa)

Camping Angosto. Villanañe (Araba)

Eki Begia oportegia. Uztaritze (Lapurdi)

Ekia pentsioa. Zarautz (Gipuzkoa)

Errota Pentsioa Aterpetxea. Durango (Bizkaia)

Hotel Mendionde. Senpere (Lapurdi)

Hôtel Pyrénées Atlantique. Senpere (Lapurdi)

Hôtel restaurant Euzkadi jatetxe eta hotela. Ezpeleta (Lapurdi)

Hotel Restaurante Argiñano. Zarautz (Gipuzkoa)

Martiorneko Borda Landetxea. Oiz (Nafarroa)

Mikelestonea Landetxea. Etxalar (Nafarroa)

Nekazal Turismo Elkartea. Donostia

Peluaga Nekazal Turismoa. Oiartzun (Gipuzkoa)

Telleri landetxea. Arantza (Nafarroa)

Turismo zerbitzuak

Baionako Turismo Bulegoa. Baiona

Halcon Bidaiak. Bera (Nafarroa)

Viajes Marfil. Barañain (Nafarroa)

Bisitatzeko

Erreminta Makinaren Museoa. Elgoibar (Gipuzkoa)

Plazaola Partzuergo Turistikoa. Lekunberri (Nafarroa)

Sarako Lezeak. Sara (Lapurdi)

Sorginen Museoa eta Lezea. Zugarramurdi (Nafarroa)

Bakantzak euskoz

Bestalde, Euskal Moneta elkarteak Bakantzak euskoz kanpaina jarri du martxan, Ipar Euskal Herria (ber)ezagutzeko.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.