2022-11-15 08:19

Open Psy proiektuarekin Arin-arin lehiaketa irabazi zuten Eneka Iribarrenek eta Erik Perezek 2022ko Enpresarean Azokan. Adimen Artifiziala (IA) duen chatbot bat da Open Psy, osasun emozionaleko diagnostikoak eta tresnak eskaintzen dituena. Hemen duzue proiektuaren azalpena:

Open Psy proiektua

29 eta 65 urte bitarteko 4 emakumetik 3k antidepresiboak hartzen ditu erregularki, eta suizidioa da heriotza ez-naturaleko lehen kausa 25 urtetik beherakoen artean.

Pertsonak maila emozionalean hezten dituen eta diagnostiko goiztiarra osasun emozionaleko arazoak dituzten pertsonen kudeaketarako giltzarria duen gizarte batekin amesten dugu.

Pertsona batek laguntza emozionala behar duela sentitzen duenetik diagnostikatu eta tratamendua hasi arteko itxaronaldiaren bataz bestekoa 6 hilabetekoa da osasun publikoan, eta itxaronaldi horretan pertsonak okerrera egiteko probabilitatea egunetik egunera handitu egiten da.

Era azkar, eraginkor eta, garrantzitsuena, unibertsal bat behar dugu horrelako arazoak diagnostikatzeko. Hemendik sortzen da OpenPsy, Adimen Artifiziala (IA) duen chatbot baten bidez osasun emozionaleko diagnostikoak eta tresnak eskaintzen dituena, behar duen orori doan laguntzeko. Halaber, osasun-zentroekin (publikoak, pribatuak) eta enpresekin itunak eginez, pertsonei osasun emozionaleko tratamenduetarako sarbidea erraztu nahi diegu, haien ongizatea eta hezkuntza emozionala, unibertsala eta lehentasunezkoa izan dadin gure gizartean.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.