2020-05-20 08:48

Eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera areagotzeko helburuarekin lanean ari diren enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak identifikatu, aitortu eta pausoak ematen laguntzen dituen tresna da Bai Euskarari Ziurtagiria. Bai Euskarari Elkarteak kudeatzen du eta eskuratze-prozesuan elkartearen teknikariek laguntzen dute.

Zilia Heredia-Irigoyen da Bai Eukarari Elkarteko teknikarietako bat eta berak azalduko dizue nola lortu Bai Euskarari Ziurtagiria:

Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu nahi baduzu jarri gurekin harremanetan:

2 modu dituzu:

Bete autodiagnostikoa: baieuskarari.eus/eu/auto-diagnostikoa

eta gu jarriko gara zurekin harremanetan!

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.