2021-02-11 00:00

Otsailaren 15ean, 11:00etan, Enpresarean TB-ko zuzeneko berri bat izango dugu: Grupo Gismako Miren Tardáguilak enpresetan Berdintasun Plana ezartzeko gakoak emango dizkigu. Berdintasun Plan baten helburua da egoeraren azterketaren bidez hautemandako desorekak zuzentzeko, erakundearen egitura eta kudeaketa-praktika guztietan emakumeen eta gizonen parte-hartze orekatua lortzea.

2021eko urtarrilean onartu zen legedi berriaren arabera, 50 langile baino gehiagoko enpresa guztiek izan beharko dute Berdintasun Plan bat. Grupo Gismako Berdintasun Departamentuan enpresei aholkularitza eskaintzen diete Berdintasun Plana erraz ezartzeko.

Hemen jarraitu ahal izango duzue zuzenekoa eta galderak ere egin ahal izango dituzue: https://enpresarean.eus/enpresarean-tb/hurrengoak

Grupo Gismak Bai Euskarari Ziurtagiria du, 'Bidean' maila.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.