Bai Euskarari Ziurtagiria tresna estrategikoa da lan munduan euskararen erabilera areagotzeko. Euskara erabiltzeko eta sustatzeko ahalegina egiten duten enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak identifikatu, aitortu eta pauso berriak ematen laguntzen ditu. Athletic Club, adibidez.
Bai Euskarari Elkarteak metodologia erraza eta oso efizientea garatu du, bai ziurtagiria lehen aldiz eskuratzeko, baita urtez urteko jarraipena egiteko ere.
Hasieratik, Bai Euskarari Elkarteko aholkulari bat jartzen da entitatearekin harremanetan, euska lanean txertatzeko pausoak egiteko bidelagun bihurtuz:
Lehen harremana eta diagnostikoa: aholkularia entitatearekin biltzen da, haren errealitatea ulertzeko. Elkarrekin aztertzen dute zein den euskararen egoera (langileekiko harremanetan, bezeroekikoan, errotulazioan, etab.). Entitateak auto-diagnostikoa ere egin dezake horretarako: AUTO-DIAGNOSTIKOA
Neurrira egindako plana: diagnostiko horretan oinarrituta, aholkulariak entitatearen maila zehazten du (Zerbitzua Euskaraz, Zerbitzua eta Lana Euskaraz, etab.) eta, batez ere, hobetzeko proposamen errealistak eta eraginkorrak egiten dizkio..
Prozesu arina: dokumentazioa eta beharrezko kudeaketa guztia modu sinplifikatuan egiten da, aholkulariaren gidaritzarekin. Horrek izugarri azkartzen du prozesua eta enpresari baliabide (denbora eta esfortzu) gutxi eskatzen dio.
Ziurtagiria ez da lortu eta ahazteko helburu bat; etengabeko hobekuntzarako konpromiso bat da. Baina, eskuratze-prozesua bezala, jarraipena ere modu efizientean kudeatzen da.
Bai Euskarari-ren metodologiak ez du entitatea "aztertzea" edo "zigortzea" helburu. Kontrakoa: helburua da pausoak ematen laguntzen jarraitzea. Urteko jarraipena egiteko garaia iristen denean, aholkulariak berriro ere proaktiboki laguntzen dio enpresari: aurreko urtean adostutako helburuak nola joan diren aztertzen eta hurrengo urterako erronka berriak, txikiak izan arren eraginkorrak, planteatzen.
Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeak eta mantentzeak zure entitateari aitortza publikoa, lehiakortasuna eta euskararekiko konpromisoa erakusteko aukera ematen dio. Eta hori guztia, prozesu sinple eta efiziente bati esker, uneoro elkartearen laguntza tekniko eta pertsonala jasota.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.