Ostalaritza edo merkataritza lokala abian jartzeko edo modernizatzeko egiten diren inbertsioei bultzada eman nahi diete Gasteizko Udalean diru-laguntza hauekin. Bai Euskarari Ziurtagiria izateak 5 puntu ematen ditu diru-laguntzetako balioespen-irizpideetan. Ekainaren 6ra arteko epea dago tramitea egiteko.
Honako bi laguntzak dira indarrean daudenak:
Ostalaritza enpresa txikiak ezarri eta modernizatzeko laguntza ekonomikoak
Merkataritza eta zerbitzu pertsonalen alorreko enpresa txikiak ezarri eta modernizatzeko laguntzak