2019-05-23 09:56

Merkataritza establezimenduetan kanpoko errotulazioa aldatu eta izenetan euskara sartzeko, zein merkataritza eremuan euskararen presentzia eta erabilera sustatzearekin lotutako gastuetarako diru-laguntzak emango ditu Gasteizko Udalak. Bizilekua Gasteizko udalerrian duten, eta merkataritza jardueraren batean diharduten pertsona fisiko eta juridikoek eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

Irailaren 16ra arte zabalik dago diru-laguntzak eskatzeko epea.

Diru-laguntzen inguruko informazio gehiago hemen.

Bestalde, ostalaritza edo merkataritza lokala abian jartzeko edo modernizatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea ere zabalik dago ekainaren 6ra arte. Bai Euskarari Ziurtagiria izateak 5 puntu ematen ditu diru-laguntzetako balioespen-irizpideetan.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.