2019-01-22 15:02

Ekoguneak euskaraz eta euskararekin dibertitzeko antolatzen duen Euskararen Ginkanaren 6.edizioa aurkeztu du, aukera paregabea Bai Euskarari komunitatea osatzen duten eta euskaraz lan egin nahi duten enpresa, elkarte eta era guztietako erakundeentzat. 

Izan ere, lehiaketaren helburua da herritarren artean hizkuntzekiko sentiberatasuna eta euskararen erabilpena sustatzea; ekologiaren begirada hizkuntzetara ekarri eta hizkuntza guztien garapen jasangarrirako hizkuntza praktika ekologikoak proposatuz. Gainera, talde irabazleak 3.000 euro irabaziko ditu aukeratutako euskararen aldeko egitasmo bat finantzatzeko.

Faseak

Bi fasetan burutzen den lehiaketa da Euskararen Ginkana. Lehen fasean, internet bidezko bost proba erantzun beharko dituzte 4-6 lagunekin osaturiko taldeek. Horietan puntuaziorik altuena eskuratzen duten lau taldeak pasako dira bigarren fasera, Donostiako Tabakaleran ospatuko den finalera hain zuzen ere. Bertan proposatzen diren probetan puntu gehien biltzen dituen taldea izango da 6.edizio honen irabazlea. Zorte on!

Eman izena

Izena emateko epea 2018ko abenduaren 10etik 2019ko urtarrilaren 30era egongo da zabalik.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.