2020-11-26 19:22

Koronabirusaren pandemiak hala behartuta, pantailaz bestalde jarraitu behar izan dugu Lazarraga Sarien seigarren edizioaren sari banaketa ekitaldia. ARTgia Sorgune Aretoak, ASASAM elkarteak, Uriarte Industrialek, Museo del Órgano jatetxe begetarianoak eta Bertako Igogailuek jaso dituzte 2020ko Lazarraga Sariak, Arabako alor sozioekonomikoan euskararen alde egindako lanaren errekonozimendu gisa.

Ekitaldia galdu baduzu, hemen ikus dezakezu osorik:

Edurne Begiristain Berria-ko kazetariak aurkeztu du ekitaldia eta bertan izan dira, saridunekin batera, Rober Gutiérrez Bai Euskarari Elkartearen zuzendaria eta Lexuri Ugarte Arabako Foru Aldundiko Euskara eta Gobernu Irekiko zuzendaria.

Garapen iraunkorrerako giltzarri

Rober Gutiérrezek aipatu duenez, euskara "garapen iraunkorrerako giltzarria" da eta "giltzarri bezala garatu behar dute administrazioak eta enpresek". Azpimarratu du, gaurko sarituek "lehiakortasunerako giltzarri" dute euskara.

Lexuri Ugartek adierazi du "atzera urratsik egin ez duten pertsona eta entitateak" direla Lazarraga Saria jaso dutenak. Gaineratu du "aberastasunaren ikur" direla saridunak lurraldeko beste askorentzat.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.